45. zk., 2015eko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1092
IRAGARKIA, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Errehabilitazioko (Traumatologiako Unitateko) atalburu sanitarioaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerenteak Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Errehabilitazioko (Traumatologiako Unitateko) atalburu sanitarioaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak web orri honetan daude: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Barakaldo, 2015eko otsailaren 9a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.