45. zk., 2015eko martxoaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1086
23/2015 DEKRETUA, martxoaren 3koa, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko martxoaren 3an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– José Ricardo Lozano Santos jauna Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko martxoaren 3an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.