44. zk., 2015eko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1081
EDIKTUA, 1112/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
ZLUP Zibila – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1112/2014 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria.
Abokatua: Raimundo Arribas Gomez.
Prokuradorea: Soledad Carranceja Diez.
Demandatua: Jose Ramon Galapero Hermosilla.
Judizio horretan, epaia eman da 2015eko otsailaren 19an, eta haren goiburukoa eta epaitzak honakoak dira:
Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 1112/2014 judizio arruntaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaion. Carranceja prokuradoreak egin zuen eskaera, BBVA SAren izenean, Arribas letraduak lagunduta, Jose Ramon Galapero Hermosillaren aurka (NAN 16272442 B), auzi-ihesean.
EPAITZA
Funtsean baiesten dut zenbateko bat erreklamatzeari buruzko judizio arrunteko demanda, Carranceja prokuradoreak BBVA SAren izenean jarritakoa, Arribas letraduak lagunduta, auzi-iheslari den Jose Ramon Galapero Hermosillaren aurka (NAN 16272442 B); horrenbestez, kondenatzen dut Jose Ramon Galapero Hermosilla, BVA SAri 21.919,54 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek 2014ko azaroaren 19tik ebazpen hau eman arte sortu dituen legezko interesak.
Epaia betearazteari dagokionez, ateratzen den diru-kopuru likidoak sortuko ditu Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan aurreikusitako interesak, ebazpen honen egunetik guztiz ordaindu arte, baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez bada.
Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Jose Ramon Galapero Hermosilla demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 20a.
IDAZKARI JUDIZIALA.