44. zk., 2015eko martxoaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1078
EDIKTUA, 1158/2014 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Joaquin Albizu Morentinek, Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizial naizenak.
Fede ematen dut:
1158/2014 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Israel Perez Soto andreak epaia eman du, 2014-12-12an.
Florian Bobi Vasile non dagoen ez dakigunez (bizileku-baimena: Y0138173A), ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio, eta, orobat, honako hau: ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du Gipuzkoako Probintzia Entzutegian, bost eguneko epean.
Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko otsailaren hamaikan.
IDAZKARI JUDIZIALA.