Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2015eko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1068

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 25ekoa, Turismoko zuzendariarena, Turismoko Legearen aurreproiektua jendaurrean jartzen duena.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Turismo Legearen aurreproiektua egin du. Proiektu hori xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera izapidetu behar da.

8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, «Herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira».

Hori dela-eta, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako aurreproiektua jendaurrean jartzen da, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea nahikoa dela jotzen da; epe hori iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da.

Azaldukoagatik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 7.g) artikuluaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Turismoko Legearen aurreproiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Epe horretan, edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikok edo pribatuk kontsultatu ahal izango du legearen aurreproiektua eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak jarri ahal izango ditu Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Turismo Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, PK 01010), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net) eta Euskadiko Turismoaren webgune profesionalean Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko atarian (http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-turismo/eu/).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 25a.

Turismoko zuzendaria,

MARÍA MERCEDES GARMENDIA BERECIARTU.


Azterketa dokumentala