Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2015eko martxoaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1065

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 25ekoa, Industriako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak emateko deialdia argitara ematen duena (2015eko ekitaldia).

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko azaroaren 28ko Aginduan Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak arautzen dira (2000ko abenduaren 11ko EHAA, 235. zk.). Agindu hori aldatu egin zen 2007ko ekainaren 1eko Aginduaren bidez (2007ko ekainaren 13ko EHAA, 113. zk.), 2008ko otsailaren 14ko Aginduaren bidez (2008ko otsailaren 28ko EHAA, 42. zk.), eta 2012ko azaroaren 28ko Aginduaren bidez (2012ko abenduaren 12ko EHAA, 239. zk.)

Aipatutako agindu arautzailearen 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2015eko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterretako enpresa-taldeentzako laguntzak arautzen dituen aginduan 2015erako aurreikusitako laguntzak emateko deialdia egiten da.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Xede horretarako 1.800.000 euro bideratuko dira, abenduaren 23ko 5/2014 Legeaz onartutako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan 2015eko ekitaldirako eta gai horretarako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz.

Deialdi honi lotuta emango diren diru-laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, zenbateko hori agortutakoan, ezin izango da laguntza gehiago eman, eta, beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Horrelako egoeraren bat gertatuz gero, horren berri eman behar da Industriako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

3. artikulua.– Betekizunak.

1.– Laguntzak jaso ahal izateko, agindu arautzailearen 4. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte eskatzaileek.

2.– Halaber, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) edota sail horren lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek eskabideak eta dokumentazio osagarria, hain justu ere, zuzenean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako eraren batean.

3.– Eskabideak aurkezteko epea deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamuneko 09:00etan hasiko da eta 2015eko apirilaren 10eko 12:00etan bukatu.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 25a.

Industriako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.


Azterketa dokumentala