32. zk., 2015eko otsailaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
777
IRAGARKIA, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «Langile Sindikal Batasuna - Unión Sindical Obrera (LSB-USO)» sindikatuaren estatutuak aldatzeko agiriak gordailatu direla aditzera emateko dena.
Abuztuaren 2ko Sindikatu Askatasunaren 1/1985 Lege Organikoaren 4.4 artikuluan ezarritakoa betez, eta interesdunek egokitzat jotzen dutena idatziz alega dezaten, honako hau ematen da aditzera: Jon Quintana Sánchez jaunak (NAN: 11922357-P) «Langile Sindikal Batasuna - Unión Sindical Obrera (LSB-USO)» sindikatuaren estatutuak aldatzeko agiriak aurkeztu ditu Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzan, 2014ko irailaren 30ean.
Lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
Lanbide-eremua: izenak dioena.
Halaber, estatutuak aldatzeko aktaren sinatzaileak honako hauek direla jasotzen da:
Fernando Oruezabala Hernandez jauna, NAN: 44132096-H, Kongresuko lehendakaria.
Juan José Álvarez Sánchez jauna, NAN: 22702119-S, Kongresuko Akten idazkaria.
Isabel Muñoz Aribayos andrea, NAN: 14574377-J, Sindikatuaren idazkari nagusia.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 29a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.