32. zk., 2015eko otsailaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (176 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
766
EDIKTUA, kalte-galerengatiko kalte-ordainen gainean bideratutako 583/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 583/2014 hitzezko judizioa.
Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizenak, fede ematen dut:
583/2014 hitzezko judizioan, María José Galindo Olea epaitegi honetako epaile magistratuak epaia eman du 2014ko azaroaren 27an.
Ahmed Rafaq eta Ali Mubarak non dauden ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaie epaia, eta ohartarazten zaie ezen, ebazpen horren aurka ezingo dutela errekurtsorik jarri (PZLb, 455.1 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hogeita batean.
IDAZKARI JUDIZIALA.