32. zk., 2015eko otsailaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 2 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
762
EBAZPENA, 2015eko otsailaren 5ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2014ko abuztuaren 29ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
2014ko abuztuaren 29ko Aginduak diru-laguntza batzuetarako deia egin, eta hau ezarri zuen, besteak beste: agindu horren babesean emandako laguntzen zerrenda argitaratu beharra.
Hori dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin zerrenda bat, erakunde publiko eta pribatu batzuei eman zaizkien diru-laguntzak jasotzen dituena. Laguntzen arrazoia: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei egindako deialdia, 2014-2015 ikasturtean hizkuntza-proiektu batik bat hirueledunak (eta eleanitzak) garatzeko eta, proiektu horiei lotuta, irakasleei atzerriko hizkuntzako prestakuntza emateko (2014ko abuztuaren 29ko Agindua: 2014-09-1eko EHAA). I. eranskinean dago zerrenda.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 5a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.