Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2015eko otsailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
754

EDIKTUA, Gizarte Politiketako sailburuordearena, RA-161/2013 espedienteari buruzkoa (B_2013_20_2378_M).

Iñigo Pombo Ortiz de Artiñanok, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeak, ondoko ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu gara Zhengfen Jiang jaunari jakinarazten entzunaldiko izapidea irekitzen dela. Horretarako, berak 161/2013 gora jotzeko errekurtsoan aipatutako helbidera jo dugu. Baina jakinarazpena egiterik izan ez dugunez, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Hala egin behar dela xedatzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan, bai eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan ere. Interesdunari jakinarazten zaio ezen, aipatutako errekurtsoan, hamabost eguneko interesdunaren entzunaldiko izapidea irekitzen dela, honako dokumentazio hau aurkez dezan:

– Familia-liburuaren kopia konpultsatu osoa.

– Jiahao Jiang seme edo alabaren jaiotza-agiri eguneratua, jatorrizkoa eta zinpeko itzultzaile batek itzulia, eta nazioartean legeztatutako sinadurak (Txinako Espainiako Enbaxada edo Kontsulatua, eta Espainiako Atzerri Gaietako Ministerioaren zigiluak, edo Hagako bukaerako oharra).

Errekurtsoan alegatutakoa frogatu ahal izateko, eskatutako dokumentazioa frogaldi horretan aurkeztu beharko du Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzan (Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz), bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 29a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

IÑIGO POMBO ORTIZ DE ARTIÑANO.


Azterketa dokumentala