Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2015eko otsailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
747

IRAGARKIA, Arabako Osasun-barrutiko (Aiala bailara izan ezik) eta Otxandio eta Ubide udalerrietako (Bizkaiko Osasun-barrutikoak) pazienteentzako anbulantzia ez-asistentzialetako garraio sanitarioa emateko zerbitzua helburutzat duen kontratua formalizatu izana argitaratzen duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza. Ordenazio eta Kontratazio Eremua.

c) Espediente-zenbakia: 21/2014 ZPK Araba

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzu publikoen kudeaketa.

b) Helburua: Arabako Osasun-barrutiko (Aiala bailara izan ezik) eta Bizkaiko Osasun-barrutiko Otxandio eta Ubide udalerrietako pazienteentzako anbulantzia ez-asistentzialetako garraio sanitarioa emateko zerbitzuak.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2014ko uztailaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

3.– Esleitzeko izapidea, prozedura eta era.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa, irizpide bat baino gehiagorekin.

4.– Lizitazioko oinarrizko aurrekontua.

a) Guztira: 4.553.690 euro (BEZa salbuetsita) hasierako iraupenerako (2 urte).

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko irailaren 30a.

b) Kontratista: Larrialdiak.net-Eulen Araba 2014, UTE.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 4.417.059,54 euro (BEZa salbuetsita) hasierako iraupenerako (2 urte).

6.– Kontratuaren formalizazioa.

a) Data: 2014ko urriaren 6a.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 30a.

Kontratazio Organoa,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala