Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2015eko otsailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
746

IRAGARKIA, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planaren ebaluazioa egiteko kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 02EMK/02S/2015).

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzaren Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 02EMK/02S/2015.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planaren urteko jarraipenari buruzko txostenak egitea eta planaren garapena eta ezarpena ex-post ebaluatzea.

c) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: 2014ko urriaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 204. zk.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 150.000 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 145.200 euro (BEZa barne).

6.– Kontratua formalizatzea:

a) Esleipen-eguna: 2015eko urtarrilaren 15a.

b) Kontratua noiz formalizatu den: 2015ko urtarrilaren 26an.

c) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor, S.A.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 120.370,80 euro (BEZa barne).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 6a.

Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala