Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2015eko otsailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
745

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 559/2012 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio:

AUTOA

Epailea: Laura De Lorenzo Aracama.

Lekua: Irun.

Eguna: bi mila eta hamabiko abenduaren hamarra.

XEDAPEN ZATIA

1.– Betearazpen-agindu orokorra ematen da, eta alderdi betearazle den Kutxabank, S.A.ren alde gauzatuko da, eta Diego Del Rio Iturbe betearazpenpeko alderdiaren aurka.

2.– Ondoko zenbatekoak direla-eta abiarazten da betearazpena: 8.059,71 euro printzipalekoak, 3.451,78 euro mugaeguneratutako interesetakoak eta 2.400 euro interesetakoak eta betearazpenaren kostuak.

3.– Jakinaraz bedi ebazpen hau PZLb-ren 553. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau irmoa da, eta, haren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZLb, 551.4 artikulua). Hala ere, horrek ez du eragotziko zordunek agindutako betearazpenari aurka egitea, auto hau jakinarazten den egunetik harako hamar eguneko epearen barruan.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

DEKRETUA

Eman duen idazkari judiziala: Mikel Beunza Urtasun.

Lekua: Irun.

Eguna: bi mila eta hamabiko abenduaren hamabia.

XEDAPEN ZATIA

1.– Betearazpena agintzea eragiten duten kopuruei aurre egiteko aski kontsideratzen direnez, Diego Del Rio Iturbe-ren ondoko ondasunak enbargatuak direla deklaratzen da:

– Zorduna Irungo Euskadiko Kutxan titularra izan daitekeen kontu korronteak, aurrezki-libretak eta saldoak.

– Zorduna Irungo BBVAn titularra izan daitekeen kontu korronteak, aurrezki-libretak eta saldoak.

2.– Enbargatutako ondasunen traba ziurtatzeko, berme-neurri hauek hartzea erabaki da:

Kreditu-erakundeetan haren alde dauden saldoak.

* Diego Del Rio Iturbe betearazpenpeko alderdiak erakunde horretan, era guztietako kontu eta gordailuetan, dituen aldeko saldoak atxiki eta epaitegi honen esku jartzeko agintzen zaie Euskadiko Kutxari eta BBVAri, betearazpena agintzea eragin duten zenbatekoak estaltzeko hainbestean.

Atxikitako diru-zenbatekoak epaitegi honen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan sartuko dira.

Bankuak agindua jasotzen duen unean bertan bete beharko du, eta agindua jaso izana egiaztatzen duen ordainagiria egin; ordainagiri horretan, betearazpenpeko alderdiak une horretan bankuan dituen zenbatekoak zehaztuko dira.

3.– Egin bekio errekerimendua betearazpenpeko alderdiari, batzorde judizialaren aurrean enbargoa egiteko unean edo bulego judizialean 10 eguneko gehieneko epean, betearazpenaren zenbatekoa estaltzeko adinako ondasun eta eskubideen zerrenda adieraz dezan. Behar denean, kargen eta zamen berri eman beharko du, eta higiezinen kasuan, okupatuta dauden, nortzuk dauden eta zein titulu duten horretarako adierazi beharko du.

Errekerimendu-egintzan, betearazpenpeko alderdiari ohartaraziko zaio zehapenak ezarri ahal zaizkiola, gutxienez desobeditze larria leporatuta, baldin eta dituen ondasunen zerrenda aurkezten ez badu, bereak ez diren ondasunak aipatzen baditu, enbargatzekoak izan daitezkeen ondasunak aipatzen ez baditu edo ondasun horiek dituzten kargak edo zamak aipatzen ez baditu. Horrez gain, aldizka isunak jarri ahal zaizkio, errekerimenduari behar bezala erantzuten ez badio.

4.– Erabakia eraginkorra izan dadin, bidal bedi exhortoa Donostiako Epaitegi Dekanoko bulego judizialera.

5.– Betearazpenpeko alderdiaren ondarea ikertzeari dagokionez, bidal bekio ofizioa Erregistroko Kontsulta Zerbitzuari, haren ondasunak iker ditzaten.

6.– Alderdiak prozesua bideratu bitartean bizilekuz aldatzen badira, auzitegi honi jakinarazi beharko diotela ohartarazten zaie (PZLb, 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).

7.– Betearazpenpeko alderdiari ohartarazten zaio ebazpen hau jakinarazteko erabiliko den helbidea izendatuko dela PZLko 155.2 artikuluan aurrez ikusitako ondorioetarako. Hala ere, betearazpenpeko alderdiak beste bat izendatu ahal izango du, agertu ostean.

Hau adierazten zaio: jakinarazpena egingo den helbidea udal-erroldan ageri dena edo bestelako ondorioetarako ofizialki ageri dena bada, edo erregistro ofizialean edo elkargo profesionalen argitalpenetan ageri dena bada, hurrenez hurren enpresak eta bestelako erakundeak edo nahitaez elkargokide egin behar izatea eskatzen duten lanbideak egiten dituzten pertsonak badira, edo aldizkakoa ez den lanbide- edo lan-jarduera egiten den tokia bada, aurrerantzean betearazpenpeko alderdiarekin egin behar diren jakinarazpen eta komunikazio guztiek, norberaren esku-hartzea xedetzat dutenak izan ezik edota berariaz kontrakoa erabakitzen ez bada, ondorio guztiak izango dituzte jakinarazi beharrekoa behar bezala igorri dela egiaztatzen denean, hartzaileak hartu duela jasota ez badago ere, PZLko 155.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta.

8.– Betearazpenerako baimena eman eta abiarazteko autoa eta dekretu hau, betearazpen-demandaren kopiarekin batera, betearazpenpeko alderdiari edo, hala behar balitz, hura ordezkatzen duen prokuradoreari jakinaraziko zaizkio aldi berean, jakinaren gainean jarriz berak nahi duenean pertsona daitekeela betearazpenean; horrela bada, berarekin egingo dira gainerako jarduerak.

Prokuradorearen bitartez agertu beharko du, eta abokatuaren laguntzaz.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: betearazpen-agindua eman duen epaitegian berrikuspen-errekurtsoa aurkeztuta; horretarako, bulego judizialean idazkia aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean; idazki horretan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da. Eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 551.5 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1959 0000 05 0559 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikusketa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

ERREKERIMENDUA

Errekerimendua egitea ebatzi duen agintaria: Irungo Zerbitzu Erkide Prozesaleko Betearazpen Ataleko idazkari judiziala.

Ebazpenaren gaia: aipatutakoa.

Nori egiten zaion errekerimendua: Diego Del Rio Iturbe.

Helbidea: Herrera pasealekua, 60. zk. - 20017 Donostia.

Bete behar duen agindua: betearazpenaren zenbatekoa estaltzeko adinako ondasun eta eskubideen zerrenda adieraztea bulego judizialean. Hala badagokio, kargen eta zamen berri eman beharko du, eta higiezinak izanez gero, okupatuta dauden, okupatzaileak nortzuk diren eta zelako tituluak dituzten adierazi beharko du.

Betearazpenaren zenbatekoa hau da: 8.059,71 euro printzipalekoak, 3.451,78 euro mugaeguneratutako interesetakoak eta 2.400 euro interesetakoak eta betearazpenaren kostuak.

Agindutakoa betetzeko epea: hamar eguneko epean bulego judizialean edo errekerimendu hau egitean.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Gutxienez desobeditze larrian eror zaitezke ondasunen zerrenda aurkeztu ezean, edo zerrenda horretan zureak ez diren ondasunak agertuz gero, enbarga daitezkeen ondasunak ezkutatuz gero edo haien gainean egon daitezkeen karga eta zergen berri emango ez bazenu.

Era berean, aldizkako isunak ezar dakizkizuke errekerimenduari behar bezala erantzungo ez bazenio (Prozedura Zibilaren Legearen –PZLb– 1/2000 Legearen 589. artikulua).

Irun, bi mila eta hamabiko abenduaren hamahirua.

Diego Del Rio Iturbe non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Irun, 2015eko urtarrilaren 19a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala