Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2015eko otsailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
743

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1505/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: Proz.arrunta 1505/2013.

Demandatzailea: Jose Ignacio Caballero Garcia.

Abokatua: Elsa Imatz Basarrate.

Prokuradorea: Maria Dolores Olabarria Cuenca.

Demandatua: Eduardo Beltran de Heredia Martinez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2014-10-09an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

Baietsi egiten dut Jose Ignacio Caballero Garcia-ren ordezkariek Eduardo Beltran de Heredia Martinez-en aurka aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatu egiten dut demandatua auzi-jartzaileari 8.254,06 euro ordaintzera; zenbateko horrek epai honen bigarren oinarri juridikoan adierazi diren interesak sortuko ditu. Demandatuak, halaber, prozesuaren kostuak ordaindu beharko ditu.

Legean agindu bezala jakinaraz bekie alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-zenbateko hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eduardo Beltran de Heredia Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 497.2 art.).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko abenduaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala