Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2015eko otsailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
742

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 856/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: Adostasunik gabeko dibortzioa (856/2013).

Alderdi demandatzailea: Tomas Huertas Ortuzar.

Alderdi demandatua: Ana Rosa Diaz Perez.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan, hitzez hitz honako hau dioen ebazpena eman da:

408/2014 EPAIA

Epailea: Vanesa Murillo Villaverde.

Lekua: Bilbao.

Data: 2014ko uztailaren 28a.

Demandatzailea: Tomas Huertas Ortuzar.

Abokatua: Juan Carlos Goto Fernández.

Prokuradorea: Begoña Martin Gutierrez.

Demandatua: Ana Rosa Diaz Perez.

Judizioaren gaia: ezkontza desegitea. Dibortzioa.

EPAITZA

Auzi-ihesean den Ana Rosa Díaz Pérezen aurka, Tomás Huertas Ortuzar-en izenean eta ordez Begoña Martín Gutiérrez prokuradoreak aurkeztutako demanda partez baiesten dut; aipatutakoen arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin, eta senarrari esleitzen zaio familiaren etxebizitza (Urtebieta auzuneko 17-2.a ezk) erabili ahal izatea.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako kostuak ez zaizkio beren-beregi inori ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, jakinarazi bekio epaia ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari; hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta jakinaraz bekie, halaber, bere aurka apelazio errekurtsoa jar daitekeela, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Izenpetua.

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazpen-eginbidea Juan Carlos García Fernández jaunari egin ahal izateko.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko uztailaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala