31. zk., 2015eko otsailaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
740
EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 14koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinen bidez onartzen baita «Amorebieta-Bermeo trenbidearen Zugastieta-Muxika trenbide-zatiaren berritzea eraikitzeko proiektua. 1. fasea» proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda eta dei egiten baitzaie titularrei, horiek okupatu aurreko aktak egiteko.
Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2014ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez onartu zen «Amorebieta-Bermeo trenbidearen Zugastieta-Muxika zatiaren berritzea eraikitzeko proiektua. 1. fasea» proiektua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Sektoreko Lurralde Planak –otsailaren 27ko 41/2001 Dekretuaren bidez onartua– aurreikusten du egungo Amorebieta-Bermeo trenbidea indartzea, zati batzuk bikoiztuz eta gainontzekoen funtzionaltasuna hobetuz. Hori indartzeko modua da, besteak beste, trazadurak, gainegitura eta instalazioak hobetzea eta azpiegitura sendotzea trenbidea modernizatzeko jardueren artean. Modernizatzeko hobekuntzen barnean sartzen da Zugastieta-Muxika zatia, eta, nahiz eta bide bakarra izaten jarraitu, trenbidearen gaitasuna hobetzen da prestazio hobeak eta segurtasun handiagoa ahalbidetuz.
Lursailak eskuratzeko eta eraginpeko ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak horien identifikazio zehatza du desjabetzeen eranskineko zerrenda eta partzela-planoen bidez.
2014ko urriaren 30eko Ebazpenaren bidez, erabaki zen nahitaezko proiektu hau aurrera eramateko beharrezko ondasun eta eskubideen desjabetze-prozedura hastea, eta desjabetzeen eranskina jendaurrean jarri zen: interesdunei horren berri eman zitzaien, eta 2014ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (228. zk.) eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (229. zk.), «Deia», «El Correo» eta «Berria» egunkarietan eta Muxikako Udaleko iragarki-oholean argitaratu zen.
Organo honek eskumena du aurrera eramateko Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegiturako obrak burutzeko nahitaez desjabetzeko prozedurako izapide- eta ebazpen-jarduerak, Ingurumen eta Lurralde Plangintza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 14.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 13.1.g) artikuluarekin lotuta, martxoaren 1eko 8/2013 Dekretuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua bigarren aldiz aldatzen duen abenduaren 2ko 34/2013 Dekretuaren bidez aldatua.
Sektoreko legeria aplikagarriak badu adierazpen bat dioena ofizialki onartutako trenbideak ezarri edo zabaltzeko proiektuen eraginpeko ondasunak erabilera publikokoak eta berehala okupatzekoak direla (Trenbidearen Sektoreko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikulua), eta legezko adierazpen horrek Administrazioa ahalbidetzen du Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 52. artikuluan aurreikusitako prozedurara biltzeko; beraz, lursailak okupatzen dira, eta eranginpeko ondasunak erabiltzen, betiere aktak jaso eta gero, zeinetan ondasun eta eskubide horiek deskribatzen baitira, haien titularrak identifikatzen eta baloratzeko datu zehatzak jasotzen, eta, okupatu aurreko gordailu edo kontsignazio gisa, perituak zehaztutako zenbatekoa eta, hala dagokionean, berehalako okupazioak eragindako kalteordainaren zenbatekoa ordaindu baino lehen.
Ondorioz, jarduna ikusirik eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Araudiaren 56. artikuluan xedatutakoaren eta bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztien arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea «Amorebieta-Bermeo trenbidearen Zugastieta-Muxika zatiaren berritzea eraikitzeko proiektua. 1. fasea» proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen erantsitako zerrenda, eta deklaratzea horiek okupatzeko beharra, Trenbidearen Sektoreko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan zehaztutako eraginarekin.
Bigarrena.– Horretarako, honi lotuta doan zerrendan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egin zaie, zerrendan bertan adierazitako egun eta ordu horietan Muxikako udaletxean pertsonatu daitezen; era horretara, okupatu beharreko ondasun eta eskubideak okupatzeko aurretiazko akta egingo da, eta, hala badagokio, formalki ere okupatuko dira. Gainera, interesdunak berak hala eskatuz gero, lursailera bertara joateko aukera ere egongo da.
Egintza horretara pertsonalki joan behar dute eraginpekoek, edo, bestela, euren izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkaturik; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte (eskritura publikoak, Jabetza Erregistroko ziurtagiriak edo ohar informatiboak, eta abar), baita euren eskubideak egiaztatzeko bestelako edozein agiri ere. Hala nahi izanez gero, eurek ordainduta, peritu eta notario batek lagunduta ere joan daitezke.
Halaber, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, aurreko akta egiteko egunera arte, interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte akats posibleak zuzentzeko. Horretarako, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzara idazki bat igorriko dute (Donostia 1, Lakua I, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Eta horrela jakinarazten da jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 14.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.