Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2015eko otsailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
739

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 22koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, baimena ematen da «1-Treviño 13,2 kv-ko tentsio ertaineko lurpeko linearen lotunea eta erreforma» instalazioa egiteko Arabako Berantevilla udalerrian, exekuzio-proiektua onartzen da eta instalazioa onura publikokoa dela deklaratzen da.

Erref.: 19138-PML-mmb / Esp.: 01-AT-I-2013-00003.

Espedientea ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

AURREKARIAK

1.– Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k –aurrerantzean, Iberdrolak– honako eskaera hauek egin zituen 2012ko ekainaren 29an: Arabako Berantevilla udalerrian «1-Treviño 13,2 kv-ko tentsio ertaineko lurpeko linearen lotunea eta erreforma» proiekturako administrazio-baimena ematea, onura publikokoa dela deklaratzea eta exekuzio-proiektua onartzea.

2.– Jendaurrean erakusgai jarri dira, hogei egunez, delako proiektua eta aipatu enpresaren arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, (2002ko abenduaren 23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013ko abenduaren 27ko BOE); 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak (1954ko abenduaren 17ko BOE); eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua (1957ko ekainaren 20ko BOE).

3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen Berantevillako Udalaren iragarki-tauletan –arauzko epean–, 2013ko abuztuaren 7ko ALHAOn, 2013ko uztailaren 30eko EHAAn eta 2013ko uztailaren 19ko «Diario Noticias de Álava» egunkarian.

4.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidearekin batera, 2013ko ekainaren 25ean dagozkion separatak bidali zitzaizkien Berantevillako Udalari eta Telefónica España, S.A.ri. Hartzaileek ez dute epe barruan alegaziorik aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 24ko 190/2013 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (2013ko apirilaren 24ko EHAA).

2.– Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 39. artikuluak ezartzen duenez, energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko, aldez aurretik administrazioaren baimena beharko da.

3.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

4.– Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan ezartzen da onura publikokoak direla energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazio elektrikoak, hain zuzen ere horiek ezartzeko beharrezko diren ondasunen eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen eta bide-zortasunaren ezarpen eta erabileraren ondorioetarako. Halaber, lege horren beraren 56. artikuluan ezartzen denez, onura publikoko deklarazioak berekin dakar, betiere, ondasunak okupatu beharra edo eraginpean hartutako eskubideak eskuratu beharra, eta, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako, okupazioa lehenbailehen egin beharra.

5.– Espedientea bideratzean, kontuan hartu eta bete dira administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta -izapideak.

6.– Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U.ri Arabako Berantevilla udalerriko honako proiektu honi dagozkion instalazioetarako: «1-Treviño 13,2 kv-ko tentsio ertaineko lurpeko linearen lotunea eta erreforma». Halaber, onartzea exekuzio-proiektua; honako ezaugarri nagusi hauek ditu:

– Kokalekua: Lacorzanilla industrialdea, Berantevillako udalerria.

– Aurrekontua: 72.366,40 euro.

– Helburua: zonaldean energia elektrikoaren horniduraren kalitatea hobetzea.

Ezaugarriak:

Linea elektrikoa:

● Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.

● Zirkuitu-kopurua: 1.–

● Eroale-kopurua: 3.

Aireko tartea.

Maniobra- eta babes-elementuak aldatzea 105, 70101 eta 117 zenbakiko euskarrietan.

Lurpeko 1. tartea:

● Eroaleak: HEPRZ1 12/20 kV 240 mm2 Al.

● Luzera: 600 m.

● Jatorria: 105 zenbakiko euskarria.

● Bukaera: «Alalaya» TG (erref. 15787).

Lurpeko 2. tartea:

● Eroaleak: HEPRZ1 12/20 kV 240 mm2 Al.

● Luzera: 185 m.

● Jatorria: «Alalaya» TG (erref. 15787).

● Bukaera: «Chulato» TG (erref. 15786).

Lurpeko 3. tartea:

● Eroaleak: HEPRZ1 12/20 kV 240 mm2 Al.

● Luzera: 137 m.

● Jatorria: «Manufacturas vidrio» TG (erref. 16658).

● Bukaera: «Spasa» TG (erref. 16419).

Lurpeko 4. tartea, eroale-aldaketa:

● Eroaleak: HEPRZ1 12/20kV 240 mm2 Al.

● Luzera: 150 m.

● Jatorria: «Spasa» TG (erref. 16419).

● Jatorria: 117 zenbakiko euskarria.

Desegitea:

«Anduva» TEAko «1-Treviño» 13,2 kV-ko lurrazpiko linearen zati hauek desegitea (erref.: 15021):

● 125 m, 50 mm2-ko eroalearenak (Cu),«Spasa» TGTaren eta «Alalaya» TGaren artean.

● 30 m, 150 mm2-ko eroalearenak (Al), «Alalaya» TGaren eta «Manufacturas Vidrio» TGTaren artean.

● 150 m, 50 mm2-ko eroalearenak (Cu),«Spasa» TGTaren eta 117. euskarriaren artean.

Baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea, eta deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Beherago zehaztutako baldintza orokorrekin eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz ematen da ebazpen hau.

1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2.– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen honen egunetik aurrera.

3.– Obrak bukatzen direnean, horren berri emango dio Arabako Lurralde Ordezkaritzari instalazioen titularrak, hain zuzen ere, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta egiteko.

4.– Ebazpen honek ez dakar berekin obrak egiteko udal, probintzia edo bestelako baimenak edo lizentziak lortu behar ez direnik. Izan ere, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu baimen horiek guztiak. Halaber, hirugarrenen eskubideak aparte utzi gabe ematen da eta jabetza-eskubideari eutsiz.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 22a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala