31. zk., 2015eko otsailaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
738
HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «211/2012 Dekretua, urriaren 16koa, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira honako Dekretu honetan: 211/2012 Dekretua, urriaren 16koa, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duena. Dekretu hori 2012ko azaroaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (223 zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2012/5082 (16/36) orrialdean gaztelaniazko bertsioan, eta 2012/5082 (35/16) orrialdean euskarazko bertsioan, 2. Azken xedapenean. Bi, honela dio:
«Bi.– Beste idazketa bat eman zaie I.B eranskinaren 3.3, 3.4, 3.6, 4.2, 8.6, 8.7, 9.1, 10.1, 10.2, 10.3, 10.4, 10.5, 14., 17., 18., 20., 21., 22. eta 25. epigrafeei, eta honela geratu dira idatzita:
8.6.– Pestizidak eta eranskin honen 8.1 epigrafean zehaztutakoak ez beste farmazia-produktu batzuk ekoizteko industria-instalazioak.
8.7.– Margoak eta bernizak, elastomeroak eta peroxidoak egiteko industria-instalazioak. Baina, produktuen artean inolako erreakzio kimikorik sortu gabe, produktu horiek nahastea besterik egiten ez duten instalazioak ez».
Baina honela esan behar du:
«Bi.– Beste idazketa bat eman zaie I.B eranskinaren 3.3, 3.4, 3.6, 4.2, 8.5, 8.6, 9.1, 10.1, 10.2, 10.3, 10.4, 10.5, 14., 17., 18., 20., 21., 22. eta 25. epigrafeei, eta honela geratu dira idatzita:
8.5.– Pestizidak eta eranskin honen 8.1 epigrafean zehaztutakoak ez beste farmazia-produktu batzuk ekoizteko industria-instalazioak.
8.6.– Margoak eta bernizak, elastomeroak eta peroxidoak egiteko industria-instalazioak. Baina, produktuen artean inolako erreakzio kimikorik sortu gabe, produktu horiek nahastea besterik egiten ez duten instalazioak ez».