30. zk., 2015eko otsailaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
PARLAKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
726
EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeari buruzko 513/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Raquel Maria Soriano Yañez-Sedeñok, Parlako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik,
Jakinarazten dut: Francisco Fernandez Rodriguez jauna hil dela-eta, 513/2014 prozedura bideratu da epaitegi honetan, abintestato jaraunsleak deklaratzeko. Francisco Fernandez Rodriguezek Miren Josune Rodriguez Suarezen aldeko testamentua egin zuen, eta Miren Josune ere hilda dago. Prozedura horretan, Maria Pilar Carretero Rodriguez, Maria Luisa Rodriguez Suarez, Jone Autxare Rodriguez Suarez eta Antonio Rogelio Rodriguez Suarez anai-arrebek eskatuta, gaur hartutako ebazpenez, jaraunspen horretan eskubideren bat izan dezaketela uste dutenei dei egitea erabaki da, epaitegi honetara erreklamatzera ager daitezen, ediktu hau argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean. Kausatzailearekin duten ahaidetasuna frogatu beharko dute; eta, egiaztatzerik ez badute, zuzenbidearen araberako kaltea izango dutela ohartarazten zaie.
Parla, 2014ko urriaren 27a.
IDAZKARIA.