Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2015eko otsailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
725

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 190/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (190/2013).

Demandatzailea: Ena Alexandra Zambrana.

Abokatua: Laura Garcia Ricobaraza.

Prokuradorea: Maria Boulandier Frade.

Demandatua: Gustavo Yovany Ramirez Cueva.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-01-14an.

13/2015 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hamalaua.

Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu den M.ª Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme bati buruzko 190/2013 hitzezko judizioaren autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Ena Alexandra Zambrana, demandatzailea, Boulandier Frade prokuradorearekin; eta bestetik, Gustavo Yovany Ramirez Cueva demandatua, auzi-ihesean dena, ordezkaritza prozesalik gabe, eta Fiskaltza. Horrenbestez, Erregearen izenean, ondoko ebazpena eman du.

Gustavo Yovany Ramirez Cueva demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala