Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2015eko otsailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
721

AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Jose Angel Ulazia Beristain jauna Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izendatzen duena, ELA/STV sindikatuaren ordezkari gisa.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14. artikuluarekin bat etorriz, bere V. tituluan arautu du Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseilua.

Arau horiek Gizarte Kontseiluarentzat aurreikusi duten osaerarekin bat, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.5 artikuluak ezarritakoaren arabera, ELA/STV sindikatuak, bere batzorde exekutiboaren 2014ko abenduaren 15eko bileran, Jose Angel Ulazia Beristain jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izaten jarraitzeko erabakia hartu zuen.

Jose Angel Ulazia Beristain jauna Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko irailaren 27ko Aginduaren bidez izendatu zuten Gizarte Kontseiluko kide (EHAA, 200. zk., 2007ko urriaren 17koa).

Agintaldiaren iraupenari dagokionez, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.4 artikuluak ezartzen duenez, Gizarte Kontseiluan gizarte-interesen ordezkari diren kideen agintaldia lau urtekoa izango da, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita. Era berean, bertan ezartzen denez, Gizarte Kontseiluko kideak beste lau urteko agintaldi baterako baizik ezingo dira berriz aukeratu, den aurreko agintaldiaren segidan edo beste noizbait. Edonola ere, ezingo dira, guztira, zortzi urte baino luzaroago Gizarte Kontseiluko kide izan.

Horiek horrela, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.2 artikuluak ezarritakoaren arabera –gizarte-interesen ordezkariak unibertsitateen alorreko eskumenak dituen sailburuaren aginduz izendatuko direla xedatzen baitu–, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Jose Angel Ulazia Beristain jauna Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, gizarte-interesen ordezkari izateko, ELA/STV sindikatuak aukeratuta.

Bigarren artikulua.– Jose Angel Ulazia Beristain jaunaren agintaldia zortzi urteko gehienezko agintaldia betetzeko geratzen zaion denbora betetzen duenean bukatuko da, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.4 artikuluan ezartzen denez.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 30a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala