27. zk., 2015eko otsailaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
655
IRAGARKIA, 755/2014 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali dela jakinarazteko eta hirugarren interesatuak epatzeko dena.
Interesa duen orori hauxe jakinarazten zaio: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Asociación Naturalista Txipio Baiek 755/2014 zenbakiko administraziorekiko auzi errekurtsoa aurkeztu duela, irailaren 16ko 177/2014 Dekretuaren aurka (2014-10-16ko EHAA 198. zk.). Dekretu horren bidez EAEko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektoriala behin betiko onartu zen, hain zuzen ere.
Uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertu eta pertsonatzeko (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 29a.
Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendaria,
MARÍA ELENA LETE GARCÍA.