27. zk., 2015eko otsailaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 2 orri.)
- EPUB (209 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
650
EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, jarraian adierazten diren espedienteei buruzkoak (177_2010 Dek 01 2015_01_22).
José Luis Madrazo Juanesek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ondoko ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Ezinezkoa izan da ediktu honen amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenak (177/2010 Dekretua, familia eta lana bateragarri egiteko diru-laguntzak arautzen dituena).
Aipatutako espedientearen gainean emandako ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalean 2-2.a, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Ezezko ebazpena denez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.
Adierazten den espedientearen gainean emandako ebazpenak ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, gorako helegitea aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 22a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.