Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2015eko otsailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
649

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarerena, Asociación de Iniciativa Social Berpiztu Elkartearen ELK-2013-20-0018 eta ELK-2013-20-0024 espedienteei buruzkoa, esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa indartzeko laguntzen deialdiaren barruan.

Jose Luis Madrazo Juanes, Enplegu eta Gizarte Politiketako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak ediktu hau ematen du:

EDIKTUA

Saiatu arren, ez da lortu Asociación de Iniciativa Social Berpiztu Elkarteari Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariaren 2014ko abenduaren 17ko ebazpenak jakinaraztea; ebazpen horien bidez, Asociación de Iniciativa Social Berpiztu Elkarteak jaso dituen diru-laguntzak itzultzeko prozedurari hasiera eman zaiola adierazten da; laguntza horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jardueren barruan, esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa 2013an indartzeko, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariaren 2013ko irailaren 12ko Ebazpenaren bidez onartu ziren. Beraz, denen jakinerako argitaratzen da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluak dioena eta aplikagarriak diren gainerako xedapenek diotena betez.

Aipaturiko 2014ko abenduaren 17ko ebazpenak amaieran agertzen diren espedienteei dagozkie.

Espediente horiei buruzko ebazpenen testu osoak Asociación de Iniciativa Social Berpiztu Elkartearen eskueran daude Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Donostia-San Sebastián, 1, Vitoria-Gasteizen.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 22a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala