Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2015eko otsailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
625

EBAZPENA, 2014ko urriaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, EAEn lurraldea zaintzeko akordioetan jasotako natura-ondarea kontserbatzeko jarduerak finantzatzeko 2014rako laguntzak ematea ebazten da.

Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren 2014ko ekainaren 3ko Agindu bidez (2014ko ekainaren 13ko EHAA, 111. zk.), lurraldea zaintzeko akordioetan jasota dauden natura-ondarea zaintzeko jarduerak finantzatzeko laguntzen deialdia egin zen.

2014ko ekainaren 3ko Agindu horretan ezartzen denaren arabera, eta berariaz eratu den balioespen-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, hauxe

EBAZTEN DUT:

1.– Ondoko diru-laguntza hauek ematea: I. eranskina.

2.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak 2014an egin beharko dira; betiere 2014ko abenduaren 31 baino lehen garatu eta bukatu behar baitira.

Diru-laguntzaren ordainketa 2014ko ekainaren 3ko Aginduaren 19. artikuluan ezarritakoari jarraituz egingo da, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariak ebazpena eman ondoren.

3.– Ondoko diru-laguntza hauek baztertzea: II eranskina.

Baztertuak izateko arrazoien azalpena ondorengoa izan da:

1.– Proiektuak ez du loturarik lurraldea zaintzeko akordioetan jasota dauden natura-ondarea kontserbatzeko jarduerekin.

2.– Ez daude erregistroetan legez eratuta eta jasota, gutxienez Agindua argitaratu zen eguna baino urtebete lehenagotik.

3.– Epez kanpo egin da eskaera.

4.– Aurkeztutako eskabideko akatsak ez dira zuzendu epe barruan. (Ez dute aurkeztu lurraldea zaintzeko akordioa).

a.– Ez dira zaintza erakundea.

b.– Ez dute aurkeztu lurraldea zaintzeko akordioa.

5.– Puntu gutxiegi lortu ditu proiektuak.

6.– Ez du deialdiaren 4.2 artikulua betetzen. Agindu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, lur-zaintzako erakundetzat hartuko da bere estatutuetan berariaz jasotzen duena natura-ondarea kontserbatzen jarduten duela, betiere egiaztatzen badu bere jardueraren erdia gutxienez helburu horretara bideratzen duela.

7.– Deialdiari uko egiten dio.

4.– Esleitutako diru-laguntzen zerrenda bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek jakin dezaten, diru-laguntzen deialdiaren aginduko 15.4 artikuluaren arabera.

5.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 azaroaren 26an Legeko 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 30a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSÉ ANTONIO GALERA CARRILLO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala