Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2015eko otsailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
624

ERABAKIA, 2015eko urtarrilaren 29koa, Merezimenduak Baloratzeko Batzordearena, 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratu eta botika bat Hernani eremu farmazeutikoan esleitzeko dena.

Osasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratzeko eskabideak Baloratzeko Batzordeak honako erabaki hau hartu du:

«Eranskinean jasotako behin betiko zerrenda onartzea, izan ere, aipatu aginduaz irekitako prozeduran parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen baitira zerrenda horretan.

Osasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 10. artikuluan eta Farmazia bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta jardunean jartzea arautzen duen ekainaren 25eko 338/1995 Dekretuaren 4.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, behin betiko zerrenda horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Farmazia Zuzendaritzari hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.»

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 29a.

Balorazio Batzordeko lehendakaria,

M.ª ASUNCIÓN CELIGUETA CRESPO.

ERANSKINA
LEHIAKIDEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA, PUNTUAZIOAREN ARABERAKOA
(ASTIGARRAGAKO FARMAZIA-BULEGOA)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala