Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2015eko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
617

IRAGARKIA, Alokabidek kudeatzen dituen etxebizitza eta promozioentzako laguntza teknikoaren zerbitzuak kontratatzeko esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: «Alokabide, S.A.» sozietate publikoa (Alokabide).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Arlo Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: 036/2014/C17/Atención Técnica.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena: Alokabidek kudeatzen dituen etxebizitza eta promozioentzako laguntza teknikoaren zerbitzuak kontratatzea.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Kontratuaren iraupena: kontratuaren iraupena honako baldintzetako baten araberakoa izango da (arinen gertatzen dena):

a. Kontratuaren iraupena bi urtekoa izango da, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin.

b. Esleipendunak, guztira, BEZik gabe, 2.904.000 euro fakturatuz gero.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Eskaintzak ezin dira honako kopurua baino altuagoak izan: urtean 660.000 euro, BEZik gabe.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginari buruzko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 88. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, gehieneko kontratazio-epean (egon daitezkeen luzapenak eta aldaketak barnean hartuta) zerbitzua egiteko zenbatekoa 2.904.000 eurokoa (BEZik gabe) izango dela kalkula daiteke. Zenbateko hori prozedura publikoki jakinarazteko eta egon daitezkeen lizitatzaileei informazioa emateko baino ez da adierazten, eta horrek ez du esan nahi Alokabidek ezein momentutan gastu-konpromisorik bere gain hartuko duenik.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko azaroaren 14a.

b) Esleipenduna: Giroa, S.A.U.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bostehun eta hirurogeita bat mila euro urtean (561.000 euro/urtean).

e) Egikaritzeko/entregatzeko epea: bi urte.

6.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 23a.

Alokabideko zuzendari nagusia,

IRUNE BERASALUZE LAZKANO.


Azterketa dokumentala