26. zk., 2015eko otsailaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
611
EDIKTUA, Gizarte Politiketako sailburuordearena, RA-139/13 espedienteari buruzkoa (L_2013_ 01_56).
Iñigo Pombo Ortiz de Artiñano jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeak, ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Ezinezkoa izan da Brahim Mahdi jaunari berariaz jakinaraztea abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena (255/2006 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena).
Aipatutako espedientearen gainean emandako ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ezesteko ebazpena denez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikatzekoak diren eta bat datozen gainerako xedapenetan agindutakoari jarraituta.
Adierazten den espedientearen gainean emandako ebazpenak administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko dagokion Salan, eta horretarako bi hilabeteko epea dago, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraituta.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 14a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
IÑIGO POMBO ORTIZ DE ARTIÑANO.