Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2015eko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
610

EDIKTUA, Gizarte Politiketako sailburuordearena, RA-131/2013 espedienteari buruzkoa (L_2013_ 48_859_I).

Iñigo Pombo Ortiz de Artiñano jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuorde denak, ondoko ediktua eman du

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu gara Salma Brahim Mahyub andreari jakinarazten entzunaldiko izapidea irekitzen dela. Horretarako, berak 131/2013 gora jotzeko errekurtsoan aipatutako helbidera jo dugu. Baina jakinarazpena egiterik izan ez dugunez, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Hala egin behar dela xedatzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan, bai eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan ere. Interesdunari jakinarazten zaio ezen aipatutako errekurtsoan hamabost eguneko frogaldia irekitzen dela, honako dokumentazio hau aurkez dezan:

– Esselmou Abdrabou Loul jaunaren PEFZaren aitorpenari dagokionez egindako likidazioaren fotokopia, 2011ko ekitaldiari dagokiona.

– Salbuetsita zegoelako PEFZaren aitorpena egin izan ez balu, salbuespen-ziurtagiria aurkeztu beharko duzu.

– 2011. urtean atzerrian bizi bazen, bertako agiri ofizial a, non agertzen diren 2011n izandako diru-sarrerak. Atzerriko agiriak legeztatu eta ofizialki itzuli behar dira.

Errekurtsoan alegatutakoa frogatu ahal izateko, eskatutako dokumentazioa frogaldi horretan aurkeztu beharko du Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), zuzenean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 14a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

IÑIGO POMBO ORTIZ DE ARTIÑANO.


Azterketa dokumentala