Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2015eko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
602

228/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuan, zuzendaritzaren lanpostuak hutsik, edo okupatzailea absentzian edo gaixo egoeran izanez gero, ordezkapenen araubidea ezartzeko.

AURREKARIAK

I.– Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuan (aurrerantzean Donostialdeko ESI) aztertu da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezarri zituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan araututakoa eta osatzeko beharra dagoela eta erabaki da komeni dela ordezkapenen araubidea ezartzea postuak hutsik daudenerako, edo karguduna kanpoan edo gaixo dagoenerako.

II.– Goian aipatutako planteamendua sareko beste hainbat zerbitzu-erakundetan egin denarekin bat dator eta administrazioko kudeaketaren funtzionamenduari laguntzen dio baliozko administrazio-egintzak egiten jarraitzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 17. artikuluak honela dio «Administrazioko organoren batean titularrik ez bada edo kanpoan edo gaixorik badago, aldi baterako ordezkoa jar dezake titularra izendatzeko eskumena duen organoak».

Bigarrena.– Osakidetza-euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 11.c artikuluak honako hau xedatzen du: «Ente Publikoko zuzendari nagusiari dagokio zerbitzu-erakundeetako zuzendari kudeatzaileak izendatzea eta kargutik kentzea eta, zuzendari kudeatzaile bakoitzaren proposamenez, aipaturiko erakundeetako gainerako karguak izendatzea eta kargutik kentzea».

Beraz, aurrekoari jarraikiz, berak izendaturiko zuzendaritzako karguak ordezkatzeko araudia ezartzeko eskumena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio.

Horregatik guztiagatik, legez esleituriko ahalmena erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko ordezkapen-araubidea ezartzea, zuzendari kudeatzailearen karguan titularrik ez bada edo kanpoan edo gaixorik badago.

Zuzendari kudeatzailearen ordezkapena ondoko kargudun hauen esku izango da, zerrendatzen den hurrenkeran:

1.– Zuzendaritza Medikoa.

2.– Integrazio Asistentzailerako Zuzendaritza.

3.– Zuzendaritza Ekonomiko-finantzarioa.

4.– Pertsonaleko Zuzendaritza.

5.– Erizaintzako Zuzendaritza.

Gainontzeko zuzendaritzetako karguen ordezkapena, zuzendari kudeatzailearena izan ezik, lanean ari den edozein zuzendaritzatako kargudunak beteko du.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAA aldizkarian argitaratzea eta ukitzen dituen kargudunei jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta ondore egokiak izan ditzaten.

Hirugarrena.– Ebazpen hau, behin betikoa da, eta gaurko egunetik aurrera eragina izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala