Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2015eko otsailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
597

AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 8koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez baimendu egiten baita zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak betetzea lehendik dauden lurzoru-erreserbetan, Irungo Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan.

Irungo udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren dokumentuak memorian justifikatzen du lehendik ere lurzoru-erreserba nahikoa badagoela plangintzan zuzkidurazko bizitokietarako, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 81. artikuluan eskatutako gutxieneko proportzioan; aipatutako 2/2006 Legearen 105.5 artikuluan eta Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 18.3 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera.

GERTAKARIAK

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Irungo Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren espedienteak Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena jaso du 2014ko uztailaren 23an ospatutako 4/2014ko bilkuran, behin betiko onartua izan aurretik.

Horren ondorioz, bilkura horretan hartutako erabakian jasotako zuzenketak egin dira behin behingoz onartu zen dokumentuan. Zuzenketa horiek behin betiko onespena jasoko duen dokumentuan gorde beharko dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 18.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2.– Aurkeztutako dokumentuak Irungo Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarren konpentsazioa proposatzen du plangintzan lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan. Zuzkidurazko bizitokien estandarra betetzearren, 5.190 m2 dituen lurzoru-azalera bat kalifikatu beharko da, 2/2006 Legearen 81. artikuluaren arabera. Kasu honetan, gehiegizko 995 m2-ko lursail-azalera duen 6.1.01 Lartzabal eremuan; gehiegizko 1.150 m2-ko lursail-azalera duen AD-02 Larreaundi eremuan; eta gehiegizko 76 m2-ko lursail-azalera duen 6.2.06 Txenperenea eremuan.

Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretua, baita Euskal Herriko Lurralde Antolaketa Batzordeak emandako aldeko txostena ere Aztertuta, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea zuzkidurazko bizitokietarako estandarra betetzeko Irungo Hiri Antolamenturako Plan Orokorrean lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan, zehazki 6.1.01 Lartzabal, AD-02 Larreaundi eta 6.2.06 Txenperenea erremuetan, betiere Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin eta Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita.

Bigarrena.– Baimen hori emango da, baldin eta espedientea bete izanaren justifikazioa eransten bazaio Irungo Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren testuari, 2/2006 Legearen 105. artikuluan eta 123/2012 Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango baldin eta behin betiko onarpena, zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak betetzeari dagokionez, eskumena duten esparruren batean (hartzailea edo igorlea) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.

Laugarrena.– Irungo Udalari agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da, amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratzen edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri, berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo presuntzioz ezetsi arte.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 8a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala