23. zk., 2015eko otsailaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
539
IRAGARKIA, zehapen-espediente baten ebazpena jakinarazteko, Uraren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua ustez hausteagatik.
Erabaki horren jakinarazpen pertsonala J. Carlos Barañano Zuazua jaunari helarazten saiatu eta huts egin ondoren, argitaratzen da iragarki hau, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 19 artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkezteko.
Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan:
Uraren Euskal Agentzia
Orio kalea 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz.
Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpen gisara balio dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 23a.
Izapidegilea,
ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.