23. zk., 2015eko otsailaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (283 KB - 8 orri.)
- EPUB (275 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
534
EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 19koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Autonomia Erkidegoko udalerrien izen ofizialak argitaratzeari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien izenak aldatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 12ko 271/1983 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzearren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Ondoren ematen den izen-zerrenda ofiziala argitaratzea, «Izen ofiziala» idazpurupean eta Lurralde Historikoetan banatuta. Zerrendak udalerrien lehengo izena ere jasotzen du, azken zerrenda ofizialean agertzen zen izena aldatu duten kasuetan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 19a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.