Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2015eko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
529

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, toki-erakundeen alorrean (Aretxabaletako kontzejua, Arabako lurralde-eremua), alkantzeagatik bideratu den A7/15 itzulketa-prozeduraren ondoriozkoa.

Ediktu honen bidez, jakitera ematen da Kontuen Auzitegian judizio bat bideratzen ari dela, 2004tik 2013ra bitartean, Aretxabaletako kontzejuaren kontu korronte batean hainbat funts justifikatu gabe erabiltzearen ondorioz agian sortu den 955.952,66 euroko zorpekoa dela-eta. Horren berri ematen da, kontabilitate-erantzukizunaren uziari eutsi edo haren kontra egiteko legez gaituta daudenak autoetan azaldu eta behar den eran pertsonatu daitezen, bederatzi eguneko epean. Eta hala egiten da, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioaren Lehen Departamenduko sailburuak 2015eko urtarrilaren 15eko Probidentziaz erabakitakoa betetzeko. Probidentzia hori toki-erakundeen alorrean (Arabako Lurralde Historikoa) alkantzeagatik bideratu den A7/14 itzulketa-prozeduran eman da.

Madril, 2015eko urtarrilaren 15a.

Letradu idazkaria,

CARLOS CUBILLO RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala