22. zk., 2015eko otsailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
525
IRAGARKIA, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2014ko azaroaren 12ko Ebazpena jakinaraztekoa. Ebazpen honen bitartez, 2013 kanpainarako, lekaleen sektorean kalitateko ekoizpena izateko laguntzaren ordainketa ukatzen da.
Interesdunari jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratu da, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa hartu behar baitu. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dizkiogu interesdunari:
– Aipatutako ebazpena eta espediente osoa eskuragarri izango duela, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, Donostia-San Sebastian kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
– Jakinarazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.
Hartzailea: Sorarrain Zubillaga, Iñaki.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 23a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.