22. zk., 2015eko otsailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
524
IRAGARKIA, «Bizi kalitatea/dibertsifikazioa (Leader)» laguntza ordaintzeko ebazpena jakinaraztekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena.
Interesdunari jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Interesdunak jakin dezan jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar du interesdunak, eta honako hau ohartarazten zaio:
– Eskura dauka jakinarazpen hori Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
– Jakinarazpen horrek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, haren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hartzailea: Telmo Deun, S.L.U.
Ebazpenaren data: 2014ko urriaren 31.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 23a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.