Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2015eko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
522

IRAGARKIA, zeinen bidez, XMadina Tecnología Adaptativa, S.L.ri jakinarazten baitzaio Teknologia, eta Estrategia zuzendariaren 2014ko abenduaren 11ko Ebazpena, dirua itzultzeko espedientea HE-2006/0000051 ebazten duena.

XMadina Tecnología Adaptativa, S.L.ri (Ramón Astibia 8, 20100 Errenteria, Gipuzkoa) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu behar da.

ESPEDIENTEAREN DESKRIBAPEN LABURRA

Jasotako laguntza:

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza ezagutarazteko proiektuak gauzatzeko laguntza-programa (Hedatu programa).

Laguntza emateko ebazpena: 2006ko azaroaren 30eko Ebazpena, Teknologiako zuzendariarena.

Eskatutako itzulketa: 1.857,79 euro.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio ezen, dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (XMadina Tecnología Adaptativa, S.L.), espediente-zenbakia (HE-2006/0000051), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182/5685/07/0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala