Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2015eko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
513

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 22koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena; honen bidez jendaurrean jartzen da Bizkaiko Erandioko udalerrian, aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak tratatu, berreskuratu eta birziklatzean datzan jarduera aldatzeko Befesa Aluminio SL enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana. Hondakin horiek Bizkaiko Erandioko aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan sortzen dira.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea da atmosferaren, uraren eta zoruaren kutsadura ekiditea, edo hori ezinezkoa denean, murriztu eta kontrolatzea. Horretarako, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuko sistema bat ezartzen du, ingurumen osoa babes dezan.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean ezarritakoari jarraiki, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua da araua bete behar duten instalazioek haren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, hain zuzen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten hainbat herri-administrazioren koordinazioa bermatu eta herritarren administrazio-beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluak ezarritakoari jarraiki, proiektu publikoek zein pribatuek, obrak, instalazioak edo aipatutako I. eranskinean jasotako edozein jarduera burutzeko ingurumenean inpaktuaren ebaluazioa behar dute, legean adierazten den moduan.

Ingurumen-organo honetan izapideak hasi dira, Bizkaiko Erandioko udalerrian, aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak (hondakin horiek Bizkaiko Erandioko aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan sortzen dira) tratatu, berreskuratu eta birziklatzean datzan jarduera aldatzeko Befesa Aluminio SL enpresak aurkeztutako proiektuaren ingurumeneko baimen bateratua lortzeko eta proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko; izan ere, proiektua kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean eta proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskinean jasotzen da.

Ingurumeneko baimen bateratua lortzeko aurreikusten den prozeduraren arabera, eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osatu ondoren, jendaurrean jarri behar da 30 eguneko epean gutxienez.

Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak eta xedapen hori garatzeko arautegia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuak aurreikusten duten prozeduraren arabera, jendaurrean jarri behar da ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, autonomia erkidegoek beharrezko neurriak hartuko dituzte ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduera derrigorrezkoak direnean eta eskumena autonomia erkidegoari dagokionean ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran barneratzeko.

Ondorioz, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak ezarritakoari jarraiki, jendaurrean jarri behar dira, Bizkaiko Erandioko udalerrian Befesa Aluminio SL enpresak sustatuta, aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak (hondakin horiek Bizkaiko Erandioko aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan sortzen dira) tratatu, berreskuratu eta birziklatzean datzan jarduera aldatzeko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Honako hauek ikusi dira: Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua; hura betearazteko Erregelamendua onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; eta, oro har nahiz bereziki ezartzekoa den gainerako araudia.

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Erandioko udalerrian Befesa Aluminio SL-k sustatzen duen aluminio-galdaketan sortzen diren hondakinak (hondakin horiek Bizkaiko Erandioko aluminio primarioa ekoizteko fabriketan, aluminioa eraldatzeko eta akabatzeko instalazioetan sortzen dira) tratatu, berreskuratu eta birziklatzean datzan jarduera aldatzeko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), baita Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Bizkaiko Lurralde Zerbitzuan ere (Kontxa Jenerala 23, 7. solairua, Bilbao).

Era berean, adierazitako dokumentazioa herritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako espedientea Erandioko Udalari bidaliko zaio, jendaurrean jartzeko epean erakus dezan.

Era berean, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean (https://euskadi.net) izango da, herritarrek errazago eskura dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 22a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala