22. zk., 2015eko otsailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (387 KB - 43 orri.)
- EPUB (231 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
511
4/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmen bat, beherago zehaztutakoa, argitaratzea xedatzen duena.
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:
– Lankidetza-hitzarmena, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Artekoa, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko, I. eranskinean jasotzen da.
– Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren artean informazioa trukatzeko lankidetza-hitzarmena, II. eranskinean jasotzen da.
– Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak (Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa) eta HEGAN aeronautika-klusterrak zientzia-, teknologia- eta hezkuntza-lankidetzako hitzarmena, Gela Aeronautikoa garatzeko, III. eranskinean jasotzen da.
– Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Asociación de Fabricantes de Máquina-Herramienta AFM erakundeak zientzia-, teknologia- eta hezkuntza-lankidetzako hitzarmena, Makina-erremintaren Gela aurrera eramateko, IV. eranskinean jasotzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 19a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.
I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 19KO /2015 EBAZPENARENA
Lankidetza-hitzarmena, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Artekoa, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko
Derio, 2014ko azaroaren 28a.
HAUEK BILDU DIRA:
Alde batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazio eta Justiziako Sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren ordezkari moduan, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretutik datozkion eskumenak baliatuz –dekretu horren arabera sortu, ezabatu eta aldatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak, eta baita haien egitekoak eta jardun-arloak finkatu ere–; apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuko 18. artikuluaren arabera dagozkion eskumenak erabiliz –Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala dator zehazturik dekretu horretan–; eta betiere Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. artikuluan adierazitako eskumenekin eta indarreko legediak esleitzen dizkion guztiekin bat etorrita.
Bestetik, Lander Aiarza Zallo, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Presidentea, erakunde horretako Osoko Bilkurak 2011ko irailaren 8an eratzeko bileran hartutako erabakiaren arabera. Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko udalerriek osatzen dute Mankomunitatea.
Bi aldeek lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko lege-gaitasun nahikoa dutela aitortzen diote elkarri, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko urtarrilaren 9an hartutako erabakian adierazitako baldintzak ere betetzen dira (hor dago zehazturik zein diren Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendu behar dituen hitzarmenak).
AZALTZEN DUTE:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak, besteak beste, honako betebehar hauek dituzte: herritarrei intereseko zerbitzuak eskaintzea, eraginkortasuna bilatzea baliabide publikoen erabileran, eta administrazio-tramitazioa sinplifikatzea, gardentasun-, parte hartze- eta lankidetza- printzipioekin bat etorrita.
Obligazio horiek bai EAEko Administrazioak bai Toki Administrazioak bete beharrekoak dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 1. artikuluan eta, bereziki, 2.1 artikuluan adierazi bezala. Horretarako, Toki Administrazioarekiko harremanen araubide berezia jasotzen da 9. artikuluan; harremanotan, gai honetan oinarrizkoa den legediari jarraituko zaio, eta, haren osagarri gisa, Legearen I. tituluan xedatutakoari.
Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa da herri-administrazioen arteko lankidetza areagotzea. Hain zuzen ere, administrazioek informazioa trukatzeko sistemak sortu behar dira, hartara, herritarrei, izapideak egin behar dituztenean, datuen ziurtagiriak ekartzeko eskatu beharrik egon ez dadin.
2.– Horretarako, beharrezkoa da azkar eta eraginkorki aurrera egitea administrazio elektronikoaren garapenean, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea benetan betetzeko. Izan ere, lege horren arabera, herri-administrazio guztiak beharturik daude beraiekiko harremanak elektronikoki gauzatzeko aukera ematera; eta, horretarako, ezinbestekoa da administrazio guztien eskura jarritako zerbitzu elektroniko batzuk edukitzea lehenbailehen, legez ezarritako betebeharra benetan betetzea lortu ahal izan dadin.
21/2012 Dekretu, otsailaren 21eko, Administrazio Elektronikoari buruzkoak dioenaren arabera, datuak eta dokumentuak ez emateko eskubidearen erabilera erraztearren, gainerako herri-administrazioekin hitzarmenak egitea sustatuko du Administrazioak, 11/2007 Lege, ekainaren 22ko, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoaren 9. artikuluan jasotakoari jarraikiz. Hitzarmen horietan, zenbait prozedura erabakiko dira, organo lagatzaileek ikus dezaten ea erabili den aipatu eskubidea, sarbide-eskaeren xede izan diren datu edo dokumentuei dagokienez.
Era berean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ere parte har dezaten estatu- eta foru-administrazioekin izenpetutako hitzarmenen bidez formalizatutako zerbitzuetan, eta baita geroago erabakitzen direnetan ere, beharrezkoa da mekanismo egoki bat jartzea, autonomia-erkidegoko lurraldean kokatutako toki-erakundeek erraz balia ditzaten aipatu hitzarmenak, hori bai, zerbitzu bakoitzean erabiltzaileari ezarritako betebeharrak beti beteko direla bermatzen duen prozedura baten bidez.
3.– EAEko Administrazioak eta Presidentetzako Ministerioak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten 2010eko urriaren 18an, administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko, eta EAEko Administrazioak SARA sarean sarbidea izatea dago haren aplikazio-esparruaren barruan. Sare horretan Presidentetzako Ministerioak eta autonomia-erkidegoek garatutako azpiegitura teknologikoak daude, eta nahi duten administrazio guztiek konektatzeko eta aplikazioak trukatzeko sistema bat erabiltzeko aukera ematen du. Hitzarmen horretako II. eranskinean esaten da EAEko Administrazioa konprometitzen dela toki-administrazioek, beraiek erabakitako teknologia, mekanismoak eta prozedurak erabiliz, SARA sarean sarbidea izan dezaten bideratu eta sustatzera.
4.– Gainera, aipatu 30/1992 legeak dio administrazioen betebeharra dela elkarri ematea beren eskumenak erabiliz garatzen duten jarduerari buruz behar duten informazioa, bai eta, era berean, dagokien esparruan, beste administrazioek beren eskumenak eraginkorki erabiltzeko eska ditzaketen lankidetza eta laguntza aktiboak elkarri ematea ere.
Horretarako, aipatutako 30/1992 Legearen 4.2 artikuluak dioen bezala, erakunderen bati zer edo zer eskatzen zaionean, herri-administrazioek haren esku dauden datuak, agiriak edo frogabideak eskatu ahal izango dituzte, eta, era berean, laguntza eskatu ahal izango dute beren eskumenak baliatzeko; horretarako behar adina bitarteko izan beharko dituzte, bereziki elkarri laguntzeko eta lankidetzan aritzeko beren eskumenen lurralde-esparrutik kanpo gauzatu beharreko egintzen tramitazioetan.
Sinatzaileek datu jakin batzuk behar izaten dituzte beren egitekoak burutzeko eta egokituta dauzkaten eskumenak erabiltzeko. Beraz, herri-administrazioen arteko harremanetan elkarri laguntzea nagusi izan behar dela kontuan hartuta eta beraien jardunean eraginkortasunaren printzipioa eta herritarrei zerbitzu eman beharraren printzipioa aplikatuta, aldeek uste dute beren arteko datu-trukea arautu behar dutela. Trukean baliabide informatikoak edo telematikoak erabiliko dira, eta, herri-administrazioek dauzkaten datuez den bezainbatean, herritarrei dagozkien bermeak eta eskubideak errespetatuko dira.
5.– Horregatik, bi aldeek argi ikusten dute zerbitzuak linean ematea sustatu behar dela, zerbitzuen, izapideen eta prozeduren elkarreragingarritasuna handitzeko.
Alde horretatik, sinatzaileek, bakoitzak bere eskumen-esparruan, beharrezkotzat jotzen dute administrazio elektronikoaren esparruko proiektuen koordinazioa sustatzea, eta haietatik etekinik handiena ateratzea izatea helburua, aldeek jarritako zerbitzuak erabiliz, eta, gisa horretan, administrazioen beharrak nahiz interes publikoa betetzea bilatuz.
Erabiliko den elkarreragingarritasun-sistemak aukera ematen du datuen transmisio elektronikoen bidez ordezteko paperezko ziurtagiriak eta beste frogagiri batzuk, eta trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen ditu.
Hori, bestalde, halaxe aginduta dago 30/1992 Legearen 35. artikuluan eta 11/2007 Legearen 6.2.b) artikuluan, onartu baitute herritarrek ez dutela zertan herri-administrazioek badauzkaten datuak eta dokumentuak atzera berriz ekartzen ibili behar.
6.– Aldeak elkarreragingarritasun-sistema ezartzearen alde daude, trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen baititu.
Helburu horiek lortzen eraginkorragoak izateko, eta herri-administrazioen arteko lankidetza- eta koordinazio-printzipioei jarraikiz, erabaki hau bereziki baliagarria da bi administrazio sinatzaileentzat.
Horregatik guztiagatik, alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea eta helburua.
Hitzarmen honen xedea da baldintza eta irizpide orokorrak finkatzea, sinatzaileek, alde batetik, ematen dituzten zerbitzu elektronikoen aprobetxamendu erkidea egin dezaten; eta, bestetik, informazioa truka dezaten beraien artean.
Horren ondorioa da zerbitzu jakin batzuk erabilgarri egotea, eta aldeetako bakoitzak emandako zerbitzuetarako sarbidea eta haien erabilera erkidea erraztea. Zerbitzu horiek hitzarmen honetan eta hitzarmeneko eranskinetan adierazi bezala emango dira.
Hitzarmenaren xede nagusia da herri-administrazioen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko eskubidearen erabilera erraztea, ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 6.2.b) artikuluan adierazita dagoen bezala; hau da, pertsona interesdunak ados egon edo lege batek hala erabakiz gero.
Hala ere, hitzarmen honi esker, herritarrek emandako datuak egiaztatu edo begiratu egin ahal izango ditu Administrazioak, haien adostasuna izan behar gabe, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 11.2 eta 21. artikuluetan adierazitako moduan.
Bigarrena.– Aplikazio-eremua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak hitzarmen honetako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuen funtzionalitateak baliatu ahal izango dituzte; eranskinak hauek dira:
– I. eranskina. Datuen transmisioa.
– II. eranskina. Estatuko Administrazio Orokorraren eta Mankomunitatearen arteko datu-bitartekotza.
– III. eranskina. Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua.
Era berean, aldeek beste funtzionalitate batzuk ere baliatu ahal izango dituzte. Horretarako, beste funtzionalitate horiek beste eranskin batean edo batzuetan zehaztu, eta hitzarmen honetara bilduko dituzte. Sinatzaileek adostuko dute zeintzuk, baina, edonola ere, horretarako prozedurak derrigorra izango du bermatzea, beti, zerbitzu bakoitzean erabiltzailearentzat jarritako betebeharrak beteko direla.
Hirugarrena.– Informazio-trukearen arduradunak.
1.– Administrazio lagatzaile bakoitzak erabakiko du zein protokolo eta baldintza bete behar diren datuak trukatzeko eskaintzen diren zerbitzuetan sarbidea izateko. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:
– Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatean: Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.
2.– Datuen lagapena hartzen duen administrazio bakoitzak datuetara sarbidea izateko baldintzak beteko ditu, eta baimendutako administrazio-izapide eta -prozeduren esparruan lagatzaileak emandako informazioa eskuratu nahi duten pertsonen eta organoen sarbidea kudeatuko du. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:
– Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatean: Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.
– EAEko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.
Laugarrena.– Baldintza teknikoak eta funtzionalak.
Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa) hitzarmen hau aplikatuz egiten den datuen truke bitartekotuari aplikatuko zaizkio.
Bosgarrena.– Jarraipen Batzorde Teknikoa.
Hitzarmen honetan eta eranskinetan erabakitakoaren kudeaketa, jarraipena eta kontrola egiteko, Jarraipen Batzorde Tekniko bat eratuko da; kide hauek izango ditu: Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak izendatutako bi pertsona, eta Eusko Jaurlaritzak izendatutako beste bi.
Jarraipen Batzorde Teknikoak ohiko bilkura bat izango du urtean. Horrez gainera, aparteko bilkura egingo du aldeetako batek eskatzen duen bakoitzean.
Jarraipen Batzorde Teknikoari dagokio hitzarmen hau interpretatzean eta betetzean sortutako arazoak konpontzea, bai eta alde sinatzaileei hitzarmenaren edozein aldaketa proposatzea ere.
Gainera, Jarraipen Batzorde Teknikoak hitzarmenaren funtsa ukitzen ez duten aldaketa teknikoak ezar ditzake.
Seigarrena.– Araubide ekonomikoa.
Lankidetza-hitzarmen honek ez du sortzen sinatzaileen arteko kontraprestazio ekonomikorik. Hala ere, aldeek beharrezko inbertsioak egin beharko dituzte beren instalazioetan, hitzarmen hau sinatuta beren gain hartu dituzten betebeharrak betetzeko, betiere berez egin ahal izanez gero.
Zazpigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.
Hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori urtero luzatuko da automatikoki, gehienez ere hamabost urtera arte. Esku hartzen duen edozein administraziok berariaz denuntziatu ahal izango du hitzarmena, gutxienez iraungitze-data baino hiru hilabete lehenago.
Hitzarmenaren formalizazioa eta haren iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-taulan argitaratuko dira.
Zortzigarrena.– Hitzarmenaren berrikuspena.
Alderdiek noiznahi proposatu ahal izango dute hitzarmena berrikustea, bidezkotzat jotzen diren aldaketak egiteko.
Klausulak berrikusten badira, aldaketak aldeek sinatu beharreko gehigarri batean jasoko dira.
Gainera, aldeek, gehigarrien prozedura hori erabiliz, eranskinak sartzea itundu ahal izango dute, baina horrek ez du berekin ekarriko hitzarmeneko klausulak berrikustea.
Bederatzigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen honek araudi lokalari jarraituko zaio, eta, haren osagarri gisa, Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeari.
Hamargarrena.– Gatazkak konpontzea.
Hitzarmen hau sinatu duten aldeek konpromisoa hartu dute hura betetzean sortzen diren gorabeherak elkar hartuta konpontzeko.
Hitzarmenaren garapenean eta betearazpenean aldeen artean auziren bat sortzen bada, eta bosgarren klausulan aipatutako batzorde teknikoak ezin badu konpondu, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan helegitea jarri ahal izango da, jurisdikzio hori araupetzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
Hamaikagarrena.– Komunikazioa.
Aldeek hitzarmenaren beste sinatzailea ere aipatuko dute, bakarka zein batera hitzarmenaren gaiaz egiten dituzten komunikazio-egintza guztietan.
Hitzarmen hau Estatuko Administrazio Orokorrari jakinaraziko zaio.
Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmenaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Presidentea,
LANDER AIARZA ZALLO.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
I. ERANSKINA
DATUEN TRANSMISIOA
1.– Xedea.
Eranskin honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalen (eta mankomunitateen) artean datuak transmititzeko baldintzak arautzea. Hortaz, bi aldeak informazioaren lagatzaile moduan nahiz lagatakoaren hartzaile moduan ari daitezke.
Lagatzaileak informazioa bere zereginetan diharduen bitartean biltzen du, administrazioa baitira, eta lagapen-hartzaileak, berriz, esleituta dauzkan eginkizunak betetzeko eskatzen du.
Nolanahi ere, informazioa indarreko arau-esparrua eta, bereziki, datu pertsonalen babesari buruzkoa errespetatuta eman eta eskuratuko da beti. Alde horretatik, trukatzen diren datu pertsonalak egokiak eta bidezkoak izango dira, eta ez gehiegizkoak, datu horiek lortzeko arrazoi izandako helburu jakin, esplizitu eta legezkoez nahiz esparruaz den bezainbatean, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluak xedatu bezala.
2.– Informazioa ematearen helburua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalen mendeko organoek eta erakundeek kudeatutako administrazio-prozeduretan interesa duten pertsonen datuak egiaztatzea, betiere aipatu prozedura horietan datu horiek baldintza badira.
3.– Informazioaren edukia.
Datuen lagatzaile bakoitzak elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa izan eta argitaratuko du lagapen-hartzaile diren erakundeentzat, nahi dutena kontsulta dezaten. Zerbitzu-katalogo horretan, zehatz jasoko dira trukatuko diren datuak, zerbitzuetara sarbidea izateko baldintza teknikoak, izapidetze-baldintzak eta lagapen-hartzaileak jakin beharreko beste edozein informazio.
4.– Informazioa transmititzeko baldintzak.
Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa) aplikatuko dira datuen truke bitartekotuan.
5.– Datu pertsonalen babesa.
Aldeak honako hauetan xedatutakoak betetzera konprometitzen dira: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa; 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa garatzeko erregelamendua onartzen duena; eta Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa, hala nola hura garatzeko estatu- edo autonomia-mailako arautegia.
Aurrekoa oinarri hartuta, eta datuak kontsultatzeko, beharrezkoa izango da datuok nori buruzkoak diren begiratzea eta, gero, haren adostasuna izatea, lege-mailako arau batek kontsulta baimendu ezean. Baimena prozedura abiarazteko eskaeran agertu behar da, edo ondoko zeinahi komunikaziotan, sisteman kontsulta egin baino lehen eginez gero. Baimena modu sinesgarrian agerrarazten ez bada, ezin egin izango da kontsulta. Administrazio-prozeduren hasiera eskatzeko inprimaki edo formulario elektronikoak baimena jasotzeko prestatu behar dira.
Ematen diren datu pertsonalen arduradunak, informazioa laga baino lehen, fitxategi horiek behar bezala deklaratuta eduki behar ditu datuen babeserako kasuan kasuko agentzian. Tratamenduaz norbait arduratzen bada, aurreko arduradun horrek argibide egokiak emango dizkio datuetarako sarbidea eman dezan, hitzarmen honen xede diren zerbitzuak gauzatzeko.
6.– Informazioaren eskuragarritasuna.
Informazio-sistema asteko zazpi egunetako 24 orduetan egongo da eskuragarri.
7.– Ezingo da eskatu informazioa beste sistema batzuk erabiliz bidaltzeko, ez eta herritarrari eskatu ere, banan-banan, ekartzeko informazio hori.
1) Lagapena hartzen duen administrazioak ez dio, lagatzaileari, informazioa, hitzarmenean, eranskinetan edo aldeek ituntzen dituzten aldaketetan adierazitakoak ez diren beste bitarteko batzuk erabiliz bidaltzeko eskatuko.
2) Lagapen-hartzailea den administrazioak ez die eskatuko pertsona interesdunei lagatzaileak emandako ziurtagiriak edo bestelako agiriak aurkezteko. Aitzitik, informazio hori hitzarmen honetan ezarritako sistemaren bidez transmititzeko eskatuko dio lagatzaileari; non eta ez den ezinezkoa, arrazoi teknikoengatik edo antolamenduagatik, lagatzaileak informazio hori bidaltzea.
Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako I. Eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.
Derio, 2014ko azaroaren 28a.
Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko presidentea,
LANDER AIARZA ZALLO.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
II. ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ESTATUKO GAINERAKO ADMINISTRAZIOEN ETA MANKOMUNITATEAREN ARTEKO DATU-BITARTEKOTZA
1.– Xedea.
Eranskin honen xedea da Estatuko Administrazio Orokorraren, eta Estatuko gainerako administrazioen, eta Txorierriko Mankomunitatearen arteko Datu Bitartekotza arautzea (Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea, aurrerantzean, Mankomunitatea izango da). Bitartekotza hori Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren ondorio da.
Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan, 2007ko ekainaren 22an, 11/2007 Legea onartu zen, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa, eta, haren 6.2.b artikuluan, herri-administrazioek dauzkaten datuak eta dokumentuak ez emateko herritarren eskubidea jasotzen da. Lege-aurreikuspen hori eraginkorra izan dadin, Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioak datu horien bitartekotza-plataforma bat garatu du.
Plataforma horri esker, interesa duten herri-administrazioek herritarren datuak automatikoki eta bitarteko elektronikoen bidez kontsultatu ahal izango dituzte, dela aipatu dokumentuak ekartzeko betebeharra kentzeko, dela datu horiek egiaztatu ahal izateko, betiere lege batek horretarako gaitzen baditu, edo herritarrak baimena ematen badu. Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenari jarraikiz, toki-administrazioek onura atera dezakete administrazio elektronikoaren esparruan garatutako sistemen elkarreragingarritasunetik, eta, Eusko Jaurlaritzaren bidez, sarbidea izan dezakete hitzarmen horretako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuek ematen dituzten funtzionalitateetan, edo etorkizunean gehitzen direnetan. Eusko Jaurlaritzak egingo du bitartekotza, bai estatu-administrazioetan dauden datuak EAEko gainerako administrazioei lagatzeko; bai eta EAEko gainerako administrazio horietan dauden datuak Estatuko Administrazio Orokorrari eta estatuko gainerako administrazioei lagatzeko ere.
Kontuan hartuta beharrezkoa dela administrazioak lankidetzan aritzea herritarrei zerbitzu integratuak emateko, eta kontuan hartuta, halaber, 11/2007 Legearen 4.e artikuluan jasotako printzipioa, eranskin honen xedea da zehaztea zer baldintza bete behar diren administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua erabili nahi denean, administrazio-zereginak betetzean beharrezkoak diren datuak kontsultatzeko, legeak eskatutako segurtasun-, osotasun- eta konfidentzialtasun-bermeak betez.
2.– Norainokoa.
Eranskin honen aplikazioak Mankomunitatearen mendeko organoen edo erakundeen edozein aplikazio informatiko datuen bitartekotza-zerbitzua erabiltzeko gaitzen du, hitzarmen honetan azaldutako eran.
Zerbitzuaren barruan dago esparru pribatuko datuak trukatzeko oinarrizko plataforma baterako konexioa, oinarrizko zerbitzu batzuk izatea eta segurtasun-politika erkide bat egotea, Euskalsarea sarera konektatutako herri-administrazioen aplikazioen artean informazio-truke segurua egiteko, dokumentu honetan jasotako ezaugarrien eta baldintzen arabera.
Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioaren bitartekotza-plataformak web-atari informatibo bat izango du, eskainitako elkarreragingarritasun-zerbitzuei buruzko dokumentazio guztia jasoko duena, honako hauek barne: erabilgarri dauden elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa, zerbitzuetara sartzeko informazio teknikoa, eta haietan sartzeko baimen-formularioak.
3.– Zerbitzu-emailearen betebeharrak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, berak ematen baitu zerbitzua, bere gain hartzen ditu honako betebehar hauek:
(i) Mankomunitatearen eskura jartzea herri-administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua.
(ii) Zerbitzuak integratzen proba egiteko inguruneak edukitzea, azken erabiltzaileen eskura jarri baino lehenago ondo dabiltzala bermatzeko.
(iii) Mankomunitatearen integrazio- eta garapen-ekipoei beharrezko euskarria emateko mekanismoak prestatzea, udal horren aplikazioak zerbitzuekin integra daitezen.
(iv) Beharrezko baliabideak izatea zerbitzuen erabileraren ondorioz sortutako gorabeherak eta kontsultak kontuan hartu eta erantzun egokia emateko.
(v) Egindako eragiketen auditagarritasun-elementuak ematea, transakzioei uko ez zaiela egin ziurtatu ahal izateko.
(vi) Informazioa eta eskainitako bitartekotza-zerbitzuak behar bezala babesteko beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartzea.
(vii) Bitartekotza-zerbitzuak ematearekin zerikusia duten datu guztien eskalagarritasuna, sendotasuna, eskuragarritasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzea.
4.– Zerbitzuen onuradunaren betebeharrak.
Mankomunitatea, datuen bitartekotza-zerbitzuaren onuraduna izaki, honako hauek egitera konprometitzen da:
(i) Konektibitate- eta hedapen-lan egokiak egitea, bere bulego edo instalazioetatik datuen bitartekotza-zerbitzuan sarbidea izateko Euskalsarearen bidez.
(ii) Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean, hura garatzeko arauetan eta, bereziki, datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako benetakotasun-, konfidentzialtasun- eta osotasun-betebeharrak nahiz segurtasun-neurriak betetzea.
(iii) Zerbitzuen errendimendu- edo monitorizazio-probak egingo direla ituntzea Eusko Jaurlaritzarekin, datuak egiaztatzeko sistema hauen gainerako erabiltzaileentzako zerbitzuak beste batzuentzat baliagarri egotea arriskuan ez jartzeko.
(iv) Datuen hartzailea denean, adostasuna eskatzea herritarrei, datuak eskatzeko ahalmena ematen duen legerik egon ezean.
(v) Zerbitzua ondo erabiltzea, baimendutako kasuetan baliatuz.
(vi) Datuen bitartekotza-zerbitzuaren erabilera eta hartarako sarbidea erraztea, sustatzea eta bideratzea bere eskumen-esparruko erakundeei dagokienez, eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea dagokion neurrian.
(vii) Zerbitzuaren sistema erabiltzaileak eta aplikazioen administrazio-prozesuak bateratzeko ezarritako prozedurak betetzea.
5.– Zerbitzuen kalitateari buruzko akordioa.
Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak aplikatuko dira (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa).
6.– Erantzukizuna mugatzea.
Eusko Jaurlaritza edo haren hornitzaileak inoiz ez dira behartuta egongo beren gain hartzera zerbitzua gaizki erabiltzeagatik edo zerbitzurik ez izateagatik zeharka eragindako edozein kalte edo galera.
7.– Aipamenak.
Eusko Jaurlaritzak zerbitzuak erabiltzen dituzten erakundeen zerrenda argitaratu ahal izango du onuradunak aipatzen dituen edozein zerrendatan edo argitaratutako edozein prentsa-aldizkaritan, aurretiazko baimenik behar izan gabe.
Mankomunitateak zerbitzu horien erabilera aipatu ahal izango du, aurrez Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu behar izan gabe.
Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako II. eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.
Derio, 2014ko azaroaren 28a.
Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Presidentea,
LANDER AIARZA ZALLO.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
III. ERANSKINA
JAKINARAZPEN ETA KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOEN ZERBITZUA
1.– Xedea.
Eranskin honen xedea da baldintzak eta betebeharrak arautzea Udalek eta Mankomunitateek erabil dezaten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko aurrerantzean) Administrazioak garatutako jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua.
Nolanahi ere, zerbitzua indarreko arau-esparrua eta, bereziki, datu pertsonalen babesari buruzkoa errespetatuta erabiliko da beti.
2.– Norainokoa.
a) Pertsona interesdunek erretilu birtual bakar batean jasoko dituzten jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak. Erretilu horrek aukera emango du itxura pertsonalizatzeko, Udalen eta Mankomunitateen atarietatik erabilia izan ahal izateko.
b) Txorierriko Mankomunitatearen mendeko organo edo erakundeen edozein aplikazio informatikotarako gaitzen da, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua baliatzeko.
c) Udalak herritarren eskura jartzen dituen prozedura guztietarako erabili ahal izango du EAEko jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua, eta bere ardura izango du zerbitzua bere aplikazio informatikoetan funtzionamenduan jartzea, eguneratzea eta mantentzea.
d) Bi aldeek hitzematen dute elkarri jakinaraziko diotela zerbitzuaren bateragarritasunari eragin diezaiokeen edozein informatizazio-neurri.
3.– Zerbitzu-emailearen betebeharrak.
EAEk, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen emaile gisa, bere gain hartzen ditu betebehar hauek:
a) Zerbitzuaren funtzionamendu ona zaintzea.
b) Proba-ingurune bat izatea, zerbitzuan hobeto integratzeko.
c) Beharrezko mekanismoak prestatzea, zerbitzuen erabiltzaileak herritarrei informazio- eta arreta-laguntza eman diezaien, eta beharrezko euskarria erakundeei.
4.– Zerbitzuen erabiltzailearen betebeharrak.
Txorierriko Mankomunitateak, EAEko jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen erabiltzaile gisa, bere gain hartzen ditu betebehar hauek:
a) Herritarrei ematea jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua erabiltzeko behar diren bitartekoak.
b) Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak jasotzeko prozedurei buruzko informazioa ematea, bai eta jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak jasotzeko zer kanal elektroniko hobesten den adierazteko aukera ematea ere.
c) Herritarrei informazio- eta arreta-laguntza ematea, eta parte hartzea jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren antolamenduan.
5.– Ezaugarri teknikoak eta zerbitzu-maila.
Eranskin honen xede diren zerbitzuek atal honetan zehazten diren ezaugarri teknikoak eta zerbitzu-maila izango dituzte.
a) Zerbitzuaren erabilgarritasuna.
Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua asteko egun guztietako ordu guztietan erabili ahal izango da.
b) Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzurako sarbidea.
– Bi modu daude jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzuan sartzeko:
– Alde batetik, bada interfaze bat, zerbitzua darabilen Mankomunitateak behar bezala identifikatu eta baimendutako pertsonentzat. Interneteko nabigatzaile baten bidez sar daiteke.
Bestetik, bada web-zerbitzuko interfaze automatizatu bat ere, W3C The World Wide Web Consortium (W3C) deritzonean une bakoitzean ezarritako erreferentziazko estandarren araberakoa. Zerbitzurako sarbidea Mankomunitateak behar bezala identifikatuta eta baimenduta dituen aplikazioetarako izango da.
Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzura EAEko herri-administrazioko sarearen (Euskalsarearen) bidez sartuko da.
c) Segurtasun-, konfidentzialtasun- eta auditoria-betebeharrak.
Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuan interfaze grafikoaren edo zerbitzu-interfazearen bidez egiten diren eragiketa guztiak zifratu egingo dira.
Mankomunitatearen aplikazio erabiltzaileen eta jakinarazpen nahiz komunikazio elektronikoen zerbitzuaren arteko komunikazio guztiak dena delako komunikazioaren osotasuna eta benetakotasuna bermatuz egingo dira.
Gainera, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuak sisteman egiten diren eragiketen beharrezko jarduera-arrastoak gordeko ditu.
d) Euskarria eta gorabeheren konponketa.
Zerbitzua erabiltzen duen Mankomunitateak agintzen du jarriko dituela zerbitzu batzuk martxan, administrazio elektronikoaren zerbitzuen azken erabiltzaileei gorabeheretan laguntzeko; zehazki, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua erabiltzen duten udal-zerbitzuei. Mankomunitateak informazioa emango du bere administrazio-prozedura bereziei buruz, bai eta bere prozeduren esparruaren barruan egiten den jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzuaren erabilerari buruz ere.
Eusko Jaurlaritzak bigarren mailako laguntza-zerbitzu bat eskainiko dio Mankomunitateari, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren erabileran sor daitezkeen arazoak konpontzeko. Zerbitzu hori kanal elektroniko eta telefonikoen bidez emango da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 18:00etara bitarte.
Hala ere, plataforma asteko egun guztietako ordu guztietan erabilgarri egotea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak gorabeheretan laguntzeko 24 x 7 zerbitzu bat prestatzeko konpromisoa hartzen du, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren funtzionamendu onari eragiten dioten arazoak konpontzeko.
Ziurtagiriak egiten dituzten Ziurtapenerako Zerbitzu Emaileek eskainiko dituzte ziurtagiri elektronikoen erabilerarekin zerikusia duten laguntza-zerbitzuak.
Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako III. ERANSKINAren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.
Derio, 2014ko azaroaren 28a.
Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Presidentea,
LANDER AIARZA ZALLO.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 19KO /2015 EBAZPENARENA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN ETA LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ARTEAN INFORMAZIOA TRUKATZEKO LANKIDETZA-HITZARMENA
Bilbon, 2014ko abenduaren 17an.
BILDU DIRA
Alde batetik, Juan María Aburto Rique jauna, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua izeneko erakunde autonomoaren lehendakari gisa
Eta, bestetik, José Luis Bilbao Eguren jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia, 2011ko ekainaren 28ko Bizkaiko Batzar Nagusiaren Akordioa betez (BAO, 124. zk.a, 11-06-29koa).
Bi aldeek elkarri aitortzen diote behar den lege-ahalmena dutela hitzarmen hau formalizatzeko, eta honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
I
Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak (Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Jardute Erakundeen Arteko Harremanei buruzkoa) esaten du lurralde historikoetako foru-organoek eskumen esklusiboa dutela (bakoitzarena eta ez beste ezeinena den araubide juridikoaren arabera erabiliko dutena) Autonomia Estatutuaren 41. artikuluan zehaztutako gaietan eta, oro har, Ekonomia Itunaren Legearen eta zerga-arloko beste arau eta xedapen batzuen ondorioz esleituta dauzkaten gainerako guztietan (7. artikulua, 6. puntua).
Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, lehenengo artikuluan, foru-aldundiei esleitzen dizkie lurralde historikoetako zerga-sistema osatzen duten zergak ordainarazi, kudeatu, likidatu, ikuskatu, berrikusi eta biltzeko eskumenak, eta, horrenbestez, foru-aldundi horiei dagokie zerga-sistema beren eskumen-esparruaren barruan orokortasun eta eraginkortasunez aplikatzeko behar diren administrazio-jarduerak gauzatzea.
Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko urriaren 13ko 3/2001 Legeak erakunde autonomo horri esleitzen dizkio Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan enplegu-politika aktiboak gauzatzeari eta bitartekotza kudeatzeari lotutako eginkizunak. Enplegu-politika aktiboen arloko zerbitzu eta programa gehienak zerbitzu eta programa horien azken hartzaileei edo haiek gauzatzen edo ematen laguntzen duten erakundeei laguntzak eta diru-laguntzak emanez kudeatzen dira. Lanbideren ardura da laguntza eta diru-laguntza horiek ematea eta ordaintzea, bai eta haiek emateko baldintzak eta helburua nola betetzen diren kontrolatzea eta jarraipena egitea ere.
Halaber, erakunde autonomo horri dagokio zehatzeko ahalaz baliatzea enpleguari eta langabeziari buruzko arloetan, bere legeria espezifikoan ezarritako baldintzetan.
Era berean, 3/2001 Legeak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren esku uzten du diru-sarrerak bermatzeko prestazio ekonomikoa kudeatzea, gai hau arautzeko legeetan adierazitako moduan. Alde horretatik, gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak, azaroaren 24ko 4/2011 Legeak egindako aldaketaren ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari esleitzen dizkio arautzen dituen zuzenbidezko prestazio ekonomikoak (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitza-prestazio osagarria) aitortu, eten, azkendu, berrikusi eta kontrolatzeari lotutako eginkizun guztiak.
II
Herri-administrazioen arteko harremanetan nagusi izan behar duen elkarrekiko lankidetzaren barruan, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 4.1.c) artikuluan jasotako printzipioaren arabera, hartan esaten baita herri-administrazioek «beren eskumenak baliatuz darabilten jarduerari buruz behar duten informazioa eman» behar diotela elkarri, bi aldeen ordezkariek uste dute informazioa trukatzeko sistema egonkor eta elkarrekiko bat eratzea oso onuragarria izango litzatekeela zeinek bere helburuak betetzeko.
Informazio-truke horrek bete egiten ditu Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako baldintzak. Lege horrek babesten dituen datu pertsonalak elkarri lagatzeko, ez da beharrezkoa interesdunak baimena aurrez ematea, aipatu lege organiko horren 11.2.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, horretarako aukera ematen baitu lege-mailako araudiak.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoak Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailari hitzarmen honi jarraiki helarazi behar dion informazioari dagokionez, legezko gaikuntza Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 93.1 artikuluan dago, haren arabera toki-entitate guztien betebeharra baita zerga-administrazioari ematea hark, xedapen orokorren edo errekerimendu jakin batzuen bidez, eskatutako zerga-eragineko datu eta aurrekari guztiak, bai eta hari nahiz haren agenteei laguntza, konkurtsoa, sorospen eta babesa ematea ere, dauzkaten eginkizunak bete ditzaten. Gainera, agindu bereko bosgarren atalean xedatzen da ez dela beharrezkoa izango eragindakoak baimena ematea tratatu behar diren datu pertsonalak zerga-administrazioari lagatzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailetik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura helaraztea aurreikusten den informazioari dagokionez, enplegu-politika bideratzen duen araudiak, Enpleguari buruzko abenduaren 16ko 56/2003 Legeak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du erakunde eta entitate publiko eta pribatu guztien betebeharra dela Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari eta autonomia-erkidegoetako enplegu-zerbitzu publikoei ematea haiek berezko dituzten xedeak betetzeko eskatzen dizkieten datu guztiak, betiere errespetatuz lege honetan xedatutakoa: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.
Diru-sarrerak bermatzeko errenta-prestazioen esparruan, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak, 24. artikuluan, eskumen hau ematen dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari: «Berrikuste- eta gainbegiratze-lanak egiteko behar-beharrezkoak diren datuak eta txostenak eskatu ahal izango dizkie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren barruan lankide diren gainerako administrazioei eta erakundeei».
Hala ere, zerga-administrazioak lortutako informazioaren lagapena legez mugatuta dago. Alde horretatik, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 94. artikuluak printzipio orokor moduan xedatzen du zerga-administrazioak bere zereginak betetzean lortutako datuak, txostenak edo aurrekariak erreserbatuak direla, eta soil-soilik erabili ahal izango direla kudeatzea egokitu zaion zergak edo baliabideak benetan aplikatzeko, hirugarrenei laga edo jakinarazi ahal izan gabe. Hala ere, printzipio orokor horren salbuespen batzuk arautzen ditu; besteak beste, salbuespen horietako batzuetan, lagapenak xede hau du: «Herri-administrazioekin lankidetzan aritzea, Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak pertsegitzeko, eta iruzurraren aurka egiteko funts publikoen edo Europar Batasunaren konturako laguntzak edo diru-laguntzak lortu edo jasotzean» (d atala).
Helburu zehatz horretarako behar du Lanbidek Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak eman diezaiokeen informazioa; hau da, erakunde autonomo horrek emandako laguntza, diru-laguntza edo prestazioen jarraipena, berrikuspena eta kontrola egiteko, iruzurraren aurka egitearren haiek lortzen direnean, lagapenak beharrezkoa den lege-gaikuntza izan dezan, interesdunaren baimena behar izan gabe.
Nolanahi ere, hitzarmen hau aplikatuta informazioa ematen denean, funtsezko eskubide hauek errespetatu behar dira: herritarren ohorerako eskubidea, norberaren eta familiaren intimitatea izateko eskubidea, eta datu pertsonalen babeserako eskubidea (Espainiako Konstituzioaren 18. artikuluko 1. eta 4. atalak, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera).
Lehen aipatutako lege-gaikuntzak ematen duen babesaz gain, diru-sarrerak bermatzeko errenta nahiz etxebizitza-prestazio osagarria eskatzeko inprimakian eskatzailearen (eta bizikidetza-unitateko gainerako kideen) berariazko baimena lortzen da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak prestazio horien aitorpena, jarraipena eta kontrola egiteko behar den informazioa kontsulta eta/edo eska diezaion edozein herri-erakunde edo -administraziori; besteak beste, foru-ogasunak berariaz aipatzen dira.
III
Horrenbestez, juridikoki bidezkoa da informazioa trukatzeko sistema egonkor bat eratzea Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren artean, eta bi-biak guztiz sinetsita daude garrantzitsua dela informazio hori zuzen erabiltzea, betiere sekretua eta herritarren intimitate-eskubidea bermatuta.
Horregatik, bi aldeek lankidetza-hitzarmen hau egitea erabaki dute. Hona hemen hitzarmen honen nondik norakoak xedatzen dituzten
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da adieraztea zer baldintza eta prozedura kontuan hartu behar diren Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak informazioa elkarri ematean sortzen den lankidetza-harremanean, betiere informazioan aipatzen diren pertsonen eskubideak gordez.
Bigarrena.– Hitzarmenaren xede den informazio-trukearen helburua.
1.– Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 94.1 artikuluaren d) atalean xedatutakoan babestuta eta bai abenduaren 16ko 56/2003 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren arabera bai abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 24. artikuluaren arabera egiten duen informazio-lagapenak xede bakarra izango du: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari laguntzea hark enplegu-politikaren arloan esleituta dauzkan eginkizunak betez emandako laguntzak eta diru-laguntzak jasotzean egon daitekeen iruzurra ikuskatu eta kontrolatzeko lanean, bai eta diru-sarrerak bermatzeko eskubideari lotutako prestazio ekonomikoak (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitza-prestazio osagarria) eta etorkizunean gestiona daitekeen beste edozein laguntza, diru-laguntza edo prestazio jasotzean egon daitekeen iruzurra ikuskatu eta kontrolatzeko lanean ere.
2.– Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 93. artikuluan xedatutakoaren arabera, nahitaez bete beharreko arauek Bizkaiko Foru Aldundiari esleitutako eginkizunak (bereziki haren eskumen-esparruaren barruan zerga-sistema eraginkortasunez aplikatzeari dagozkionak) betetzea izango da Lanbide erakunde autonomoak egiten duen informazio-lagapenaren xede bakarra.
Hirugarrena.– Interesdunen baimena informazioa emateko.
Datu pertsonalak babesteari buruzko Lege Organikoaren 11.2.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, lankidetza-hitzarmen honetan babestutako informazio-trukeek ez dute interesdunen baimenik behar izango.
Laugarrena.– Emandako informazioaren hartzaileak.
1.– Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 94.1.d) artikuluan xedatutakoaren babesean lagatako informazioak hartzaile bakarra izan ahal izango du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, hark baitauzka esleituta enplegu-politika betez izendatuak dituen eginkizunen barruan emandako laguntzak eta diru-laguntzak ez ezik, diru-sarrerak bermatzeko eskubideari lotutako prestazio ekonomikoak ere (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitza-prestazio osagarria) kudeatu, ikuskatu eta kontrolatzeko eginkizunak. Inoiz ere ezingo dira hartzaile izan aipatutakoak ez diren eginkizunak betetzen dituzten organoak eta erakundeak.
2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak lagatako informazioak lagapena egiteko arrazoi diren eginkizunak esleituta dauzkaten Bizkaiko Foru Aldundiko organoak eta zerbitzuak baino ez ditu hartzaile izango. Inoiz ere ezingo dira hartzaile izan aipatutakoak ez diren eginkizunak betetzen dituzten organoak eta erakundeak.
Bosgarrena.– Hitzarmen honetan jasotako informazio-lagapenari aplikatu beharreko printzipioak eta arauak.
1.– Alde sinatzaileek elkarren arteko lankidetza- eta elkarrekikotasun-printzipioak finkatu dituzte hitzarmen honetan xedatutakoaren arabera egin beharreko informazio-lagapenaren egituratzaile gisa.
2.– Zehazki, hitzarmen honen babesean egindako informazio-lagapen orotan printzipio eta arau hauek bete beharko dira:
a) Lagatako datuak egokiak izatea lagapen-hartzailearen eginkizun eta eskumenetarako.
b) Informazioa lagapenaren arrazoi diren helburuetarako muntazkoa eta baliagarria izatea.
c) Lagatako datuen eta datu-eskaera egiteko helburuen arteko proportzionaltasuna.
d) Transmititzeko eta eskuratzeko erabilitako bitartekoen segurtasuna.
e) Eraginkortasuna eta kostuak ahalik eta txikienak izatea.
f) Datuak eskatzeko arrazoi diren helburuei baino ez eragitea, zerga-informazioa beste ezein kasutan erabili ahal izan gabe interesdun edo eragindakoaren kaltetan.
g) Datuak ezin besterentzea, lagapen-hartzaileak hirugarrenei berriz laga ahal izan gabe, eragindakoak baimena eman edo legezko baimena izan ezean.
h) Lagapen-hartzaileak datuak geroago tratatzea debekatuta edukitzea, eragindakoak baimena eman edo legezko baimena izan ezean.
3.– Hitzarmen honen xede den informazio-trukeak ez du berekin ekarriko inolako ordain ekonomikorik ezein alderentzat.
Seigarrena.– Emandako datuen izaera.
1.– Zerga-administrazioak emandako datuak zergapekoek eta informazioa ematera behartutako gainerakoek aitortutakoak dira, eta, orokorrean, ez dira inola ere egiaztatzen automatizatu baino lehen, aurretik baliozkotzeak egitea baztertu gabe.
Datuak zerga-administrazioak egiaztatu baditu, haiek emango dira.
Hitzarmen honen babesean emandako gainerako datuak eta txostenak kontrol-ahalmena duten kasuan kasuko organoek egindako egiaztapen- eta ikerketa-jardueren ondoriozkoak izango dira.
2.– Emandako datuen izaera eta edukia zehazteko edo argitzeko eskatu ahal izango dute Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak.
Zazpigarrena.– Informazioa elkarri ematea.
1.– Hitzarmen honetako bigarren klausulan deskribatutako helburuak betetzeko, honako informazio-truke hauek zehaztu dira (ondoren adierazten den moduan gauzatu beharko dira).
a) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoak informazioa ematea Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailari:
– Lanbidek kudeatutako mota guztietako laguntzen, diru-laguntzen eta prestazioen titularrei, onuradunei eta zenbatekoei buruzko datuak.
– Lanbide aldeetako bat den kontratuetako hornitzaileei, lizitatzaileei, kontratistei, azpikontratistei eta zenbatekoei buruzko datuak.
– Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak bere zerga-eginkizunak betetzeko behar eta eskatzen duen beste edozein datu.
Informazio hori ez da aldian behin emango, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak, bere zerga-eginkizunak betetzeko dauzkan beharren arabera, eskatuta baizik.
b) Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak informazioa ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari.
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegu-politikan egokituta dauzkan eginkizunak betez emandako laguntzak eta diru-laguntzak jasotzeko eskubidea emateko eta mantentzeko baldintza eta betebeharrei buruzko datuak eta txostenak, haien onuradunei dagozkienak, Lanbidek haien berrikuspena eta kontrola egin behar baditu.
– 18/2008 Legean eta hura garatzeko arauetan diru-sarrerak bermatzeko aurreikusita dauden prestazioak (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitza-prestazio osagarria) bai eta Lanbidek etorkizunean gestiona dezakeen beste edozein laguntza ere, sari edo prestazio jasotzeko eskubidea emateko eta mantentzeko baldintza eta betebeharrei buruzko datuak eta txostenak, haien onuradunei dagozkienak, Lanbidek haien berrikuspena eta kontrola egin behar baditu.
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako laguntzen, diru-laguntzen edo prestazioen onuradunei buruzko datuak eta txostenak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak identifikatuak erakunde autonomoak bere eskaeran emandako parametroen arabera, zerikusi zuzena dutenak laguntza, diru-laguntza edo prestazio horiek jasotzeko eskatutako baldintzak eta betebeharrak betetzearekin.
Informazio hori ez da aldian behin emango, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, emandako laguntza, diru-laguntza eta prestazio ekonomikoak berrikusteko eta kontrolatzeko dauzkan eginkizunetan sortzen diren beharren arabera eskatuta baizik.
Era berean, emate hori ofizioz egin ahal izango du Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak, baldin eta, bere eginkizunak betetzean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako laguntzak, diru-laguntzak edo prestazioak jasotzean iruzur-zantzuak daudela uste badu.
2.– Emate horiek Koordinazio eta Jarraipen Batzorde Mistoak kasu bakoitzean erabakitako baliabide informatikoak edo telematikoak erabiliz gauzatuko dira.
3.– Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak elkarri eta paperean emango diote informazioa, baldin eta hura interesdunari egiaztapen- edo ikerketa-prozedura baten xede izaki eskatu eta erantzun gabe gelditu dela dokumentu bidez jaso bada.
4.– Emandako informazio-mota eta emateko aldizkakotasuna aldatu ahal izango dira, edo antzekoak edo berriak diren beste batzuekin ordeztu, hitzarmen honetako hamaikagarren klausulan aurreikusi bezala Koordinazio eta Jarraipen Batzorde Mistoak proposatuz gero, betiere datuen kalitate-printzipioa errespetatzen bada (Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 4.1 artikulua), hau da, informazio berria egokia bada, bidezkoa, eta ez gehiegizkoa hitzarmen honetan araututako informazio-trukearen xedearen ikuspuntutik (xede hori hitzarmeneko bigarren klausulan jasota dago). Gainera, Batzordeak hitzarmen honetan informazioa emateko araututako prozeduraren inguruko zernahi zehatz dezake hura garatzeko.
5.– Datu-baseetan denbora errealean zuzenean sartzea.
Informatikoki posible denean garatuko da datu-baseetan denbora errealean zuzenean sartzeko aukera.
Zortzigarrena.– Emandako datuen kontrola eta segurtasuna.
1.– Emandako datuen kontrola eta segurtasuna honako hauetan xedaturikoaren arabera egikarituko dira: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, lege organiko hori garatzeko erregelamendua (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak onartua), eta, hurrenez hurren, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak onarturiko segurtasun-dokumentuak.
2.– Kontrol hauek ezartzen dira hitzarmen hau dela bide ematen den informazioa zaintzeko eta erabiltzeko:
a) Informazioaren lagapen-hartzailea den erakundearen barne-kontrola.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak, alde batetik, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, bestetik, kontrolak egingo dituzte jakiteko nola zaintzen eta erabiltzen dituzten jasotako datuak agintariek, funtzionarioek edo haien mendeko gainerako langileek, eta jarraipen horretan lortutako emaitzen berri emango diote beste erakundeari.
Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak organo lagatzaile gisa emandako auditoriako sistema eta bitarteko informatikoen bidez, organo lagapen-hartzaileak jasotako datuen behar bezalako zaintza eta erabilera egokia bermatzen dituzten kontrol-jarduerak egin beharko ditu, bai eta fitxategiak edo haiek bilduta dauden baseak modu egokian eta ongi justifikatuta baliatzen direla bermatzeko beste edozein jarduera ere.
Aurreko paragrafoan adierazitakoa egiteko, organo lagapen-hartzaileak hautatzen dituen arduradunei beharko den laguntza emateko konpromisoa hartzen du Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak.
Organo lagapen-hartzaileak konpromisoa hartzen du sarrera bakoitza justifikatu egingo dela hura eragin duen arrazoiarekin edo espedientearekin.
b) Informazioa ematen duen erakundearen kontrola.
Lehenago xedatutakoa baztertu gabe, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edozein egiaztapen-sistema osagarri ezarri ahal izango dute, eta, horretarako, erakunde horietako bakoitzeko segurtasun-arduradunak gertatutako gorabeherei buruz egokia iruditzen zaion edozein informazio eskatu ahal izango dio bere homologoari.
Zalantzarik badago lagatako informazioa zaintzeko edo erabiltzeko erari buruz, informazioaren titularra den erakundea lagapen-hartzaileari zuzendu ahal izango zaio, egiaztatu beharrekoak egiaztatu eta egokitzat jotako neurriak har ditzan. Zalantzak informazioa eman baino lehen sortzen badira, lagapena eten ahal izango da, zalantzak guztiz argitu edo egokitzat jotako neurriak hartu arte.
Bai Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bai Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak onartzen dituzte Ogasun eta Finantza Saileko Koordinazio eta Barne Kontroleko Zerbitzuak eta Lanbideko barne-kontroleko unitateak edo Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak lagatako informazioa ondo lortu dela eta ondo erabiltzen dela nahiz aplikagarriak diren baldintza arau-emaileak edo konbentzionalak ondo betetzen direla egiaztatzeko erabaki ditzaketen jarduerak.
Bederatzigarrena.– Isilpean gorde beharra.
1.– Agintariek, funtzionarioek eta gainerako langileek erabat isilpean gorde behar dituzte hitzarmen hau dela bide emandako datu eta informazio guztiak, haien berri badute. Betebehar hori urratzeak berekin ekarriko du bidezko diren erantzukizun penal, administratibo eta zibilen pean erortzea, bai eta Datuak Babesteko Agentziak dagozkion eskumenak erabil ditzan onartzea ere.
2.– Agintari, funtzionario edo bestelako langile batek hitzarmen hau dela bide ematen den informazioa gaizki erabiltzen badu, hura kide duen administrazioak erabilpen txarraren ondoriozko mota guztietako erantzukizunak argitzeko espedientea ireki eta amaitu beharko du, bai eta erantzukizunak eskatu ere, halakorik egonez gero.
Hamargarrena.– Emandako datuen ondorioak.
Hitzarmen hau dela bide ematen den informazioaren ondorio bakarrak haren xedearen eta helburuaren ondoriozkoak izango dira. Beraz, emandako datuek ez dute sortuko inolako eskubiderik ez eskubide-igurikimenik interesdun edo ukituen alde, eta ez dute etengo haren xede diren prozeduretako eskubide eta betebeharren preskripzioa. Halaber, emandako informazioak ez du eraginik izango egiaztapen- eta ikerketa-jarduketen eta datuen aldaketen emaitzetan.
Hamaikagarrena.– Hitzarmena betetzeko antolaketa. Gatazkak konpontzea.
Koordinazio eta Jarraipen Batzorde Mistoa eratuko da, erakunde bakoitzeko hiru ordezkariz osatuta, hitzarmen hau betetzeko behar diren jarduerak koordinatzeko, bai eta gainbegiratze-, jarraipen- eta kontrol-lana egiteko ere. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren izenean, hauek izango dira batzordekide: Zerbitzu Orokorren zuzendaria, Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarreren Bermerako zuzendaria eta barne-kontroleko unitatearen arduraduna. Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailaren izenean, berriz: Ikuskaritza eta Kudeaketako zuzendariordeak eta Plangintzaren eta auditoria informatikoaren zerbitzuko burua.
Batzordea aldeetako batek eskatzen duen guztietan bilduko da; hori gorabehera, gutxienez sei hilean behin bilduko da, lankidetzaren ondorioak eta gorabeherak aztertzeko.
Batzordeko burua txandakatu egingo da sei hilean behin. Batzordearen bilera bakoitzean, bilera egiteko lekua uzten duen erakundeko enplegatu publiko bat aukeratuko da idazkari-lanak egin ditzan.
Koordinazio eta Jarraipen Batzorde Mistoaren eginkizuna izango da hitzarmen honetan aurreikusitako informazio-trukea ahalbidetzeko prozedura eraginkorrenak erabakitzea; prozedurok informatikoak eta telematikoak izango dira beti.
Aholkulari moduan, beharrezkotzat jotzen den beste edozein enplegatu publikok esku hartu ahal izango du hitz egiteko eskubidearekin.
Hitzarmen honen interpretazioa eta betetzea direla eta sortzen diren auziak Koordinazio eta Jarraipeneko Batzorde Mistoak ebatziko ditu.
Klausula honetan berariaz xedatuta ez dagoen guztian, Koordinazio eta Jarraipeneko Batzorde Mistoaren jarduna eta araubide juridikoa Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan xedatutakoari lotuko zaizkio.
Hamabigarrena.– Indarraldia.
1.– Hitzarmen honek 2015eko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du hasieran, eta automatikoki berrituko da urtero, edozein aldek denuntziatzen ez badu indarraldia amaitu aurreko hilabetean.
2.– Hala ere, informazioaren titularra den erakundeak hitzarmenaren indarraldia alde bakarrez etetea edo mugatzea erabaki ahal izango du, egiaztatzen bada agintariek, funtzionarioek edo lagapena hartu duen erakundeko gainerako langileek ez dutela bete isiltasun-betebeharra, anomaliak edo irregulartasunak izan direla kontrol-erregimenean, edo, hitzarmen honetan aurreikusitakoaren arabera, informazioa ematean oinarrizkoak diren printzipioak eta arauak ez direla bete.
Hamahirugarrena.– Hitzarmenaren izaera administratiboa.
Lankidetza-hitzarmen hau administratiboa da, eta gidari ditu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, bai koordinazioaren arreta-printzipioa, bai alde sinatzaileek interes orokorren zerbitzura beren helburuak betetzeko jardutean behar den eraginkortasuna lortzea; gainera, azaroaren 14ko Legegintzako 3/2001 Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateratuaren 4.1 c) artikuluan sartutzat jotzen da, eta, beraz, aipatu lege horren esparrutik kanpokotzat, eta lege horretako printzipioak aplikatzen dira, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak argitzeko, haren 4.2 artikuluak xedatu bezala.
Eta adostasuna erakusteko, bi aldeek agiri hau izenpetu dute bi aletan, idazpuruan adierazitako leku-egunetan.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren izenean,
Lanbideren lehendakaria,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.
Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean,
Ahaldun Nagusia,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 19KO /2015 EBAZPENARENA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK (BILBOKO INGENIARITZA GOI ESKOLA TEKNIKOA) ETA HEGAN AERONAUTIKA-KLUSTERRAK ZIENTZIA-, TEKNOLOGIA- ETA HEZKUNTZA-LANKIDETZAKO HITZARMENA, GELA AERONAUTIKOA GARATZEKO
Bilbon, 2014ko abenduaren 16an.
BILDU DIRENAK
Alde batetik,
Iñaki Goirizelaia Ordorika jn., Euskal Herriko Unibertsitateko/Universidad del País Vasco (aurrera antzean EHU/UPV) Errektore Magnifikoa, erakunde honen izen eta eskuordetzan.
Beste alde batetik, Juan Ignacio López de Gandásegui, HEGAN Aeronautika Klusterreko presidente moduan.
Beste alde batetik, José Luis Bilbao Eguren jn., Bizkaiko Foru Aldundiaren (aurrera antzean BFA) Ahaldun Nagusia, erakunde honen izen eta eskuordetzan. Ahalmen hau dauka 2014ko irailaren 29ko Gobernu Kontseiluaren erabakian ezarri denaren arabera.
Eta, bestetik, Arantza Tapia Otaegui andrea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua eta Cristina Uriarte Toledo andrea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, hurrenez hurren Lehendakariaren abenduaren 15eko 23/2012 Dekretuaren eta abenduaren 15eko 26/2012 Dekretuaren bidez izendatuak izan zirenak eta Gobernu Kontseiluaren 2014ko azaroaren 25eko Erabakian ezarri denarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izen eta eskuordetzan jarduten dutenak.
Alderdi guztiek hitzarmen hau egiteko legezko gaitasun nahikoa eta ahalmen egokiak dituztela elkarri aintzatetsi dizkiete,
I.– Euskadiko Autonomia Estatutuaren 10. artikuluaren 16 eta 30. ataletan ezarri denarekin bat, hau da, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskadiko Autonomia Erkidegoak berariazko eskumenak ditu ikerketa zientifiko, tekniko eta industrialaren arloan.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuko 7. artikuluak ezarri du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ardura direla industriari buruzko politika eta enpresa-lehiakortasuna eta berrikuntza eta teknologiari lotuta dauden alderdiak, eta Dekretu horren 10. artikuluan ezarri da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ardura dela zientzia alorreko politika eta ikerketa teoriko zein aplikatua sustatzea eta koordinatzea, eta eskumenen marko horren barruan geratzen dira kokatuta honako Hitzarmen honen xedea diren gaiak.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa ezarri duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuko 3. artikuluak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezarri duen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuko 3. artikuluak ezarri dutenarekin bat, bi sail horietako sailburuen eskumena da Gobernuari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26 eta 28. artikuluetan ezarri diren eta euren funtzioen barruan Sailarenak diren jarduketen arloko indarreko legeriaren arabera bidezkoak diren eskumenen betearazpena.
II.– Halaber, Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautespen, Antolakuntza, Araubide eta Jardunbideari buruzko 3/1987 Foru Arauaren 17. artikuluaren 1. idatz-zatiaren 34. puntuan ezarri denarekin bat Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenak dira Konstituzioak, Euskadiko Autonomia Estatutuak, legeek eta foru arauen bidez eskuratzen dituenak eta horien artean oinarrizkoak dira Bizkaiko Lurralde Historikoa sustatzea eta bere interesak administratzea.
III.– Amaitzeko, Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco (aurrera antzean EHU/UPV) erakundeak, Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco-ren Estatutuak onetsi zituen otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuan ezarri denaren arabera, hain zuzen ere 4. artikuluan, dituen helburuen artean daude, besteak beste, jakintza sortu, kritikatu eta zabaltzea eta jakintzaren aurrerabidea eta gizartearen garapena sustatzea, ikerketaren bitartez eta ikerketaren emaitzak gizarteratuz.
ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa.– Azken urte hauetan teknologia aeronautikoaren arloko enpresen sektoreak adierazi du aeronautikaren arloko berariazko prestakuntzaren beharrizana dagoela, hain zuzen ere ingeniaritzaren esparruan.
Bigarrena.– EHU/UPVk, Ingeniaritzako Bilboko Goi Eskola Teknikoak (aurrera antzean IBGET-ETSIB), HEGAN Aeronautika Klusterrak, BFAk eta EJk, uste dute guztien interesekoa dela aipatu den eskaera enpresarial horri aurre egitea horrelako teknologiekin zerikusia duten sektore industrialen lehiakortasuna eta garapena erraztuz.
Hirugarrena.– IBGET-ETSIBk, bere sail eta ikerketa eta irakaskuntzako taldeen bitartez, gaitasun zientifiko, tekniko eta irakaskuntzakoak ditu, hau da, interes hori asetzeko erabiltzeko balio dutenak.
Laugarrena.– Aurreko horren guztiaren ondorioz 2000. urtean hitzarmena sinatu zuen IBGET-ETSIB, BFA eta BBKren artean Aeronautikako Ikasgela sortzeko; Ikasgela horrek, adierazi den hitzarmen horren itzalpean, 2006. urtera arte jardun zuen, orduan Hitzarmen berria sinatu zelako EHU/UPV, BFA eta EJren artean. Ostean, 2011. urtean, berritu egin zen eta horri esker Ikasgela abian mantendu da egunera arte.
Bosgarrena.– Hala aeronautikaren sektorearekin zerikusia duten Euskadiko enpresek nola Cluster Aeronáutico HEGAN Aeronautika Klusterra deritzonak argi adierazi dute egunera arte oso pozik daudela urte hauetan zehar ikasgelan ikasi duten ikasleek jaso duten prestakuntzarekin.
Seigarrena.– Hitzarmena sinatu zuten erakundeek argi dute jarraipena eman behar zaiela Aeronautikako Ikasgelaren betebeharrei eta horregatik hitzarmen berria egilestea adostu dute.
Zazpigarrena.– Hori guztia kontuan hartuta BFA, EJ, HEGAN eta EHU/UPVk ondoko klausula honetan ezarri diren edukien onurak elkarri egilestea ebatzi dute
LANKIDETZA HITZARMEN ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKO-PRESTAKUNTZAKOA
Lehenengoa.– Xedea.
Hitzarmen honen xedea «Teknologia Aeronautikoetako Espezialitateko Ikastaroa» deritzona egiteko lankidetza burutzea da. Halaber, honen xedea da teknologia aeronautikoaren arloko ezagutzaren esparruetan ikerketa zientifikoa eta teknologikoa eta irakaskuntza garatzea. Hori lortzeko egitarauak, proiektuak eta jarduerak egitea bultzatuko da eta, aldi berean, ekoizpenaren sektorearekin teknologiaren elkartrukaketa eta transferentzia bultzatu. Hori guztia honako lankidetza hitzarmen honetan ezarri dena betez burutuko da eta EHU/UPVko estatutuetan eta unibertsitateko gainerako arautegian, HEGANen arautegian BFAren arautegian eta Eusko Jaurlaritzaren arautegian eta gainerako arau juridikoetan ezarri dena zainduta.
Bigarrena.– Aeronautikako Ikasgelaren jarduerak, antolakuntza eta usteko plana.
1.– Ezarri den lankidetza, hitzarmen hau sinatzen denean, IBGET-ETSIBren instalazioetan dagoen Aeronautikako Ikasgelaren jardueren luzapenean gauzatuko da. Ikasgela honen helburua IBGET-ETSIBko azken ikasturteetako ikasleen artean ingeniaritza aeronautikoan aurreratuenak diren teknikak sustatzea da, hau da, industria aeronautikoaren sektoreak eskatzen dituen edukietan prestatzeko.
Ondoko hauen bitartez egingo ditu bere jarduerak:
– Teknologia aeronautikoko espezializazio ikastaro bat urtero. Ikastaroak lau edizio izango ditu eta helburua teknologia aeronautikotan 80 eta 100 espezialista artean prestatzea da.
– Mintegiak eta prestakuntza jardunaldiak, hala bereziak nola prestakuntza iraunkorreko plan orokorraren barruan.
– Ikerkuntza edo garapen teknologikoko egitarauak eta proiektuak. Horien edukiak kasuan kasu zehaztuko dira.
2.– Ikasgelaren antolakuntzaren egitura eta egitura funtzionalari dagokionez esan behar da Ikasgelak zuzendari bat izango duela, zuzendari tekniko bat, Ikasgelako zuzendariaren menpean egongo dena eta horren aholkulari izango dena, eta irakasle tutore batzuk. Irakasle hauen lana gainikusteko Jarraipen Batzordea egongo da eta batzorde horretako kideak izango dira, hainbana, IBGET-ETSIB, HEGAN, BFA eta EJ. Antolakuntza horren barruko kideen berariazko funtzioak dokumentu honi hitzarmena sinatuko den unean itsatsiko zaion aparteko beste dokumentu baten zehaztuko dira. Eranskin horren titulua Antolakuntza eta Jardunbideko Oinarriak da.
Antolakuntzako egitura horretan EHU/UPVko sail batzuetako irakasleak egongo dira.
3.– Ingeniaritzako Bilboko Goi Eskola Teknikoak (IBGET-ETSIB) urtero «Jardueren Plana» aurkeztuko du. Planean aldi horretan honako klausula honen lehen idatz-zatian aipatzen diren jardueren betearazpenarekiko burutuko diren lanak zehaztuko dira, eta baita jarduera horiei dagokienez zenbatetsi den kostua ere. Jarduera horiek beti egongo dira hitzarmenaren hirugarren klausulan jaso denari egokituta.
Ikasgelak «Jardueren Urteko Plana» aurkeztuko die, onestearen ondoreetarako, honako hitzarmen honen Jarraipen Batzordearen eskuordeei.
Jardueren Urteko Planean aurreikusi ez den jarduera bat edo gehiago egiteko derrigorrezkoa da Plan Berezia egitea. Plan honek aurrekontu ekonomikoa izango du eta hori ere Jarraipen Batzordeari aurkeztuko zaio onestearen ondoreetarako. Gerta daiteke horrelakoak Ikasgela eratzen duten erakundeek finantzatzea, hitzarmen honen hirugarren klausulan ezarri diren finantzaketarako mugen barruan.
Ingeniaritzako Bilboko Goi Eskola Teknikoak (IBGET-ETSIB) «Jardueren Urteko Planean» ezarri diren jardueren betearazpen arruntean etenen bat eragiten duten inguruabarren berri emango dio Jarraipen Batzordeari.
Hirugarrena.– Finantzaketa.
1.– Aeronautikako Ikasgelaren mantenuak ondoko ekarpenak egitea eskatzen du:
A) Ingeniaritzako Bilboko Goi Eskola Teknikoak era egokian gaitu ditu, hala maila teknikoari nola espazioari dagokienez, alderdiek ados jarrita erabakiko duten lokala. Lokal horretan egitarauetan sartzen diren jarduerak garatzeko eta lokala bera aprobetxamendu eta dedikazio erarik optimoenetan egiteko aukerak egongo dira.
B) Bizkaiko Foru Aldundiak Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazioak, erdi bana, Teknologia Aeronautikoetako Espezialitateko Ikastaroa deritzon prestakuntza egitaraua estaltzeko zuzkidura ekarriko dute. Horren gehieneko zenbatekoa 650.000,00 €-koa da eta urteen araberako banakapena hau izango da:
HEGAN:
– 2014. urtea: 9.250 euro.
– 2015. urtea: 18.500 euro.
– 2016. urtea: 18.500 euro.
– 2017. urtea: 18.500 euro.
– 2018. urtea: 9.250 euro.
Bizkaiko Foru Aldundia:
– 2014. urtea: 36.000 euro.
– 2015. urtea: 72.000 euro.
– 2016. urtea: 72.000 euro.
– 2017. urtea: 72.000 euro.
– 2018. urtea: 36.000 euro.
Eusko Jaurlaritza:
– 2014. urtea: 36.000 euro.
– 2015. urtea: 72.000 euro.
– 2016. urtea: 72.000 euro.
– 2017. urtea: 72.000 euro.
– 2018. urtea: 36.000 euro.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari dagokion ekarpenaren % 50 Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak egingo du eta beste % 50 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak.
2014. urteari dagokion ordainketa hitzarmen hau sinatu ondoren egingo da, eta hurrengo urtekoei dagozkien ordainketak urteko bakoitzaren aurreko ekitaldian egindako gastuak justifikatu ondoren. Ondorio horietarako, emakidaren urte bakoitza amaitu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan, hau da, urte bakoitzeko martxoa amaitu baino lehen, hurrengo agiriak aurkeztu beharko dira:
1) Hitzarmeneko jarduerak bete izana justifikatzen duen jardun memoria bat, egindako jardueren eta eskuratutako emaitzen berri emanez.
2) Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 23ko 34/2010 Foru Dekretuak onetsi zuen Diru-laguntzen Erregelamenduko 59. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, auditoretza egin duen pertsonaren txostena izango duen kontu bidezkotzailea, Kontabilitate eta Kontu Auditoretza Institutuaren menpeko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako kontu auditore batek osatutakoa izango da. Auditoretza horren xede den kontabilitateko informazioa honako hitzarmen hau sinatu duen pertsonak bete beharreko antolamendu juridikoan ezarritako sistemaren arabera egin eta eman beharko da. Kontuen auditoreak jaso beharreko ordainsari osagarriak hitzarmenari egotz dakiokeen gastuaren izaera izango du, osotasunean.
Ordainketa sistema hau mantendu egingo da hitzarmen hau amaitzen den arte.
Edonola ere, aipatutako kopuruak ordaindu egingo dira behin Jarraipen Batzordeak «Jardueren Urteko Plana» onartu eta gero. Hala eta guztiz ere, 2014. urteari dagokion ordainketa egite aldera, Aeronautika Aretoak aipatutako Plana entregatu beharko du Hitzarmena sinatzen den datan, eta hori Jarraipen Batzordeak berretsiko du gerora.
Ikaslegoak kasu bakoitzean ezarriko den matrikula ordainduko du; matrikula horretarako erreferentzia moduan ingeniaritza industrialeko masterreko unibertsitateko irakaskuntza ofizialetan ezarrita dauden prezio publikoak hartuko dira.
Arestian adierazi den hori guztia gorabehera BFA, HEGAN, IBGET-ETSIB edo EJk, ados jarri ondoren, egitarauak, proiektu eta jarduerak egiteko finantzaketa eta/edo garapenean alderdikideak izango diren erakundeak onar ditzakete, betiere, hitzarmen honetan ezarri diren arauen aurka egin gabe.
Bizkaiko Foru Aldundiak ordaindu behar dituen zenbatekoak aurrekontuko ondoko partida honen pentzudan egingo dira: 0806 organikoa, 320203 egitaraua, 423.00 ekonomikoa eta 2008/0206 proiektua.
Laugarrena.– Ikasgelaren erabilera.
Hitzarmen honetan esku hartzeko modalitateak eta honen barruan sartzen diren eta instalazioak erabili nahi dituzten egitarau, proiektu eta bestelako jarduerak betearazteko beharrezkoa da IBGET-ETSIB, HEGAN, BFA eta EJko eskuordeek berariazko akordioak burutzea. Akordio horietan helburuak, egiteko baldintzak, baldintza ekonomikoak eta betearazpenaren terminoak zehaztuko dira, eta akordio gauei dagokienez horien xedearen araberako arauak aplikatuko dira.
Bosgarrena.– Kudeaketa organoa.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzari dagokio Eusko Jaurlaritzak honako hitzarmen honi dagokionez egin behar dituen kudeaketa lanak betearaztea.
Seigarrena.– Jarraipen Batzordea.
Ikasgelaren jarduerak gainikusteko Jarraipen Batzordea eratu da. Batzordeko kideak eta funtzioak Antolakuntza eta Jardunbideko Oinarriak izenburua duen eranskinean zehaztu dira.
Honako hitzarmen honen itzalpean sartzen diren lan, egitarau, ikerketa proiektu eta gainerako jardueren definizioek eta betearazpenek ondore horretarako sortu den Jarraipen Batzordea aldiroko gainikuskapena izango dute. Hau horrela da adierazi diren egitarau, proiektu eta gainerako jardueretako alderdi inplikatuek, nork bere eskumenen arloan, euren ustez egokiak izan daitezkeen gainikusketak egitea gorabehera.
Halaber, bigarren klausulan deskribatu diren jarduerak ez direnak eta hitzarmen honen barruan sartuko direnak, bada horiek gainikusteko BFA- IBGET-ETSIB- HEGAN-EJ Batzorde Mistoa egongo da. Batzorde hori kasuan kasuko jarduera horren helburuen eta hedakuntzaren definizioa egiten den unean eratuko da eta batzordekideak Jarraipen Batzordekoak izango dira.
Zazpigarrena.– Teknologia, metodologia eta patenteen titulartasuna.
Honako hitzarmen honen itzalpean burutuko diren egitarau, ikerketa proiektu eta gainerako jardueren emaitzako teknologiak, metodologiak eta patenteak finantzaketan eta/edo garapenean parte hartu duten alderdien jabetza izango dira, hau da, IBGET-ETSIB, HEGAN, BFA eta EJrenak. Teknologia eta metodologia hauek merkaturatu egin daitezke eta horrela egiten bada delako merkaturatze horren emaitzako irabazi ekonomikoak esku hartzaile bakoitzari itzuliko zaizkio, parte hartzearen portzentajearen proportzioaren arabera.
Honako hitzarmen honen ildotik eta berari helduta egokia izango den edozein hitzarmen berezik, hain zuzen ere IBGET-ETSIB eta proiektu edo egitarau bateko irakasle edo hori betearazteko arduradunaren artean sinatu behar denak, zazpigarren klausula honen lehen idatz-zatia izan behar du.
IBGET-ETSIBk aipatu diren hitzarmen berezi horien emaitzako lanen erabilera zientifikoa eta irakaskuntzakoa egin dezake, beti ere aldez aurretik horietan parte hartzen dutenek finantzaketa eta/edo garapenean esku hartzea onetsita.
Zortzigarrena.– Bateragarritasuna.
Emango den diru-laguntza bateragarria izango da xede berdinarekin ematen diren beste batzuekin, horiek edozein Administraziotik edo erakunde publiko nahiz pribatutik etorritakoak badira ere.
Emandako laguntzen multzoaren zenbatekoa ez da inolaz ere finantzatutako jardueren kostua baino altuagoa izango. Muga hori gaindituko balitz, emandako diru-laguntza murriztu egingo litzateke soberakinari dagokion kopuru berdinean.
Bederatzigarrena.– Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.
Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatzeak, eta, edozein kasutan, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek emandako laguntza edo diru-laguntzekin edo xede berdinerako eskuratzen den beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin batera agertzeak emandako diru-laguntza aldatzea ekar dezake, betiere, hitzarmen honetan diru-laguntzaren onuradun izateko finkatu diren betebeharrak betetzen jarraitzen badira.
Hamargarrena.– Urradura.
Onuraduna azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilearen VI. tituluan aurreikusitako laguntza eta diru-laguntzen araubide juridikoari atxikita geratzen da, eta baita Foru Administrazioak emandako diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauari atxikita ere.
Hitzarmen honetan ezarritako hizpaketak urratzeak, edo eskuratutako kopuruak emateko izandako xedeak ez diren beste batzuetarako erabiltzeak diru-laguntza galtzea eta eskuratutako kopuruak Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Orokorrari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Diruzaintza Orokorrari itzultzeko betebeharra ekarriko du, diru horri dagozkion korrituekin batera eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten izaki laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan nahiz Foru Administrazioak emandako diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz garatu behar diren gainerako ekintzak garatzearen kaltetan izan gabe.
Alderdiek Hitzarmen hau bertan behera uztea eskatu ahalko dute, idatziz jakinaraziz alderdiei hitzarmena bertan behera utzi nahiko litzatekeen data baino hilabete lehenago.
Hitzarmena behar baino lehen bertan behera utziz gero, likidazioaren fasean sartuko da, benetan egin diren jarduerak ordainduz kasuan kasuko erregularizazio ekonomikoekin.
Hamaikagarrena.– Izaera.
Akordio honen izaera administratiboa da, eta haren edukia interpretatzea Jarraipen Batzordeari egokituko zaio. Interpretazio honetatik eratorritako gaiak, azken batean, administrazioarekiko auzietarako auzitegi eskudunek ezagutu eta ebatziko dituzte.
Hamabigarrena.– Indarraldia.
Hitzarmen hau indarrean jarriko da sinatzen denetik aurrera, eta jarraikako lau urteko iraupena edukiko du, 2018ko abenduaren 31n amaituko delarik.
Edonola ere, hitzarmenaren benetako indarraldirako baldintza izango da aurrekontu zuzkidura egokia eta behar bestekoa egotea kasuan kasuko ekitaldian hitzarmen hau sinatzen duten Erakundeetatik bakoitzean.
Eta agiri honetan bildutako klausuletan jaso diren zehaztapenekiko ados daudela frogatzeko, hiru aletan sinatuko dute bertaratu direnek agiri hau, eragin bakarrerako eta goiburuan adierazitako toki eta datan.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
ARANTZA TAPIA OTAEGUI.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vascoko errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ahaldun nagusia,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HEGAN Aeronautika Klusterraren presidentea,
JUAN IGNACIO LÓPEZ DE GANDÁSEGUI.
ERANSKINA
BFA/EJ/HEGAN AERONAUTIKA GELA. ANTOLAMENDU ETA FUNTZIO ARLOKO PRINTZIPIOAK BILBOKO INGENIARITZA GOI ESKOLA TEKNIKOA
1.– AERONAUTIKA GELAREN EGINKIZUNA.
BFA/EJ/HEGAN Aeronautika Gela, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko goiko mailetako ikasleen artean ingeniaritza aeronautikoaren teknika aurreratuenak zabaltzeko eta teknologiaren berrikuntzan eta garapenean oinarritutako gizarte moderno batek eskatzen dituen eta etorkizunean eskatuko dituen tekniken diseinua eta hobekuntza irakasteko asmoarekin sortu da.
2.– GELAREN ZUZENDARITZA ORGANOAK.
Gelaren antolamendu-egitura honako eskema honen arabera dago eratua:
Antolamenduaren funtzionamendua zuzendu behar duten figura nagusiak gelako Zuzendaritza (Zuzendaria eta Zuzendari teknikoa) eta Irakasle Tutoreak dira.
Horien ardura Gelaren eginkizun orokorretan zehazturiko helburuak betetzea da. Gelako Zuzendaritza, Zuzendariak eta Zuzendari Teknikoak osatuko dute, eta honako hauek izango dira bere oinarrizko eginkizunak:
2.1.– Zuzendaria: Oinarrizko eginkizunak.
– Gelaren eginkizunak eta eginkizun horiei buruz BFA/EJ/HEGANekin egindako hitzarmena betetzen direla zaintzea.
– BFA/EJ/HEGAN Aeronautika Gelaren jarduerak planifikatzea.
– Jarraipen Batzordeari aldizka jakinaraztea ikasleen lanen eta Gelako jardueren berri.
– Gelaren eta Eskolako Zuzendaritzaren artean hizketakide gisa aritzea, baita Zuzendaritza eta BFA/EJ/HEGANen artean ere.
– Zuzendari Teknikoaren laguntzarekin Gelako jardueren artean momentu bakoitzean indarrean egongo diren proiektuen, lanen eta programaren kartera osatzea.
– BFA/EJ/HEGAN Gelaren eginkizuna eta irudia zabaltzeko BFA/EJk eta Eskolako Zuzendaritzak onuragarritzat jotzen dituzten ekitaldiak programatzea.
– Zuzendariak edo BFA/EJ/HEGANek aurrekoen, Gelaren funtzionamenduaren eta ekimen horrek gizarteari begira duen irudiaren onurarako direla irizten dioten beste edozein ere.
2.2.– Zuzendari Teknikoa. Oinarrizko eginkizunak.
– Jardueren planifikazioari dagokionez Gelako Zuzendariari aholkua ematea eta berarekin elkarlanean aritzea.
– Indarrean egon behar duten proiektuen eta lanen karteraren osaerari dagokionez Zuzendariari aholkua eskaintzea.
– BFA/EJ/HEGANek Gelaren eskura jarritako instalazio teknikoak behar bezala funtzionatzen duela zaintzea.
– Gelari atxikitako Irakasle Tutoreen tutoretza-jarduerak zuzentzea eta koordinatzea.
– Irakasle Tutoreen artean lan eta proiektu berriak banatzeko aukerari buruz Zuzendariari aholkua ematea.
– Aurrekoen mesederako eta Gelaren funtzionamendu tekniko egokirako beharrezkoa den beste edozein funtzio.
3.– IRAKASLE TUTOREAK.
Irakasle Tutorearen figura, Gelaren funtsezko muina diren ikasleen eta Gelako Zuzendaritzaren arteko lotura-puntu gisa hartzen da. Irakasle Tutoreak irakasteaz eta proiektuen tutoretzaz arduratuko dira.
Euren funtzioen artean Gelan egin beharreko lanaren ildo zehatzei buruz Zuzendaritzari aholkua ematea, hau da, garatu beharreko gai espezifikoak proposatzea eta gelako jardueren planifikazioan laguntzea dago.
4.– AHOLKULARITZA TEKNIKOA.
Proiektu baten garapen egokiarentzat beharrezkotzat jotzen den guztietan, Zuzendaritzak, Lankidetza Hitzarmenean finkatutako eta 5. klausulan definitutako Gelako Jarraipen Batzordeari eskatu ahal izango dio aholkularitza teknikoa kontratatzeko baimena. Baimena lortu ondoren eginkizun hori kontratatzeaz eta gainbegiratzeaz arduratuko da.
Aholkularitza funtzio hori, kasu bakoitzeko beharren arabera, pertsona bakar batek edo talde batek garatu ahal izango du.
5.– JARRAIPEN BATZORDEA.
Gelan garatzen diren eta Lankidetza Hitzarmenak babesten dituen jarduerak gainbegiratzeaz eta onartzeaz arduratzen da.
Era berean, Irakasle Tutoreak izendatzeaz eta berritzeaz arduratuko da, baita ikasleak proiektuei esleitzeaz ere. Horretarako, proiektuan bildutako pertsonei edo erakundeei buruz behar adinako informazioa bildu ahal izango du.
8 kidek osatuko dute Batzordea, 2 Hitzarmenaren alderdi sinatzaile bakoitzeko eta honako hau izango da bere lehenengo osaera:
BFAren aldetik:
1. ordezkaria:
2. ordezkaria:
EJren aldetik:
3. ordezkaria:
4. ordezkaria:
HEGANen aldetik:
5. ordezkaria:
6. ordezkaria:
ETSIBren aldetik:
ETSIBren Zuzendaria edo hark izendatutakoa.
Gelako Zuzendaria.
Batzordearen osaera hori isilbidez urte akademikoen arabera luzatuko da eta alderdi guztiek eskatuta soilik aldatu ahal izango da. Horretarako, Hitzarmenaren beste alderdiei idatziz jakinarazi beharko zaie, hurrengo urte akademikoa hasi baino gutxienez hilabete lehenago.
Gutxienez hiruhilean behin bilduko da eta beste egoera batzuek hala eskatzen badute gehiagotan. Gelako Zuzendaria arituko da Akten Idazkari gisa eta berak idatziko ditu lortutako akordioen, funtsen esleipenaren eta Gelako proiektuen eta jardueren jarraipenaren aktak.
6.– DOKUMENTU HONEN INDARRALDIA.
Dokumentu hau BFAk, EJk, HEGANek eta UPV/EHUk sinatutako Zientzia, Teknologia eta Hezkuntza arloko Lankidetza Hitzarmenaren eranskina da; 2014ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta ondorioak Hitzarmena iraungitzen den egunean amaituko dira. Bilbon sinatua, hiru aletan, hiru testuen fede emanez
IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 19KO /2015 EBAZPENARENA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK ETA ASOCIACIÓN DE FABRICANTES DE MÁQUINA-HERRAMIENTA AFM ERAKUNDEAK ZIENTZIA-, TEKNOLOGIA- ETA HEZKUNTZA-LANKIDETZAKO HITZARMENA, MAKINA-ERREMINTAREN GELA AURRERA ERAMATEKO
Bilbon, 2014ko abenduaren 16an.
BILDU DIRENAK
Alde batetik,
Iñaki Goirizelaia Ordorika jn., Euskal Herriko Unibertsitateko/Universidad del País Vasco (aurrera antzean EHU/UPV) Errektore Magnifikoa, erakunde honen izen eta eskuordetzan.
Beste alde batetik, Antxon López Usoz jn., Makina-Erremintako Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea (AFM) presidente moduan.
Beste alde batetik, José Luis Bilbao Eguren jn., Bizkaiko Foru Aldundiaren (aurrera antzean BFA) Ahaldun Nagusia, erakunde honen izen eta eskuordetzan. Ahalmen hau dauka 2014ko irailaren 29ko Gobernu Kontseiluaren erabakian ezarri denaren arabera.
Eta, bestetik, Arantza Tapia Otaegui andrea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua eta Cristina Uriarte Toledo andrea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, hurrenez hurren Lehendakariaren abenduaren 15eko 23/2012 Dekretuaren eta abenduaren 15eko 26/2012 Dekretuaren bidez izendatuak izan zirenak eta Gobernu Kontseiluaren 2014ko azaroaren 25eko Erabakian ezarri denarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izen eta eskuordetzan jarduten dutenak.
Alderdi guztiek hitzarmen hau egiteko legezko gaitasun nahikoa eta ahalmen egokiak dituztela elkarri aintzatetsi dizkiete,
I.– Euskadiko Autonomia Estatutuaren 10. artikuluaren 16 eta 30. ataletan ezarri denarekin bat, hau da, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskadiko Autonomia Erkidegoak berariazko eskumenak ditu ikerketa zientifiko, tekniko eta industrialaren arloan.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuko 7. artikuluak ezarri du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ardura direla industriari buruzko politika eta enpresa-lehiakortasuna eta berrikuntza eta teknologiari lotuta dauden alderdiak, eta Dekretu horren 10. artikuluan ezarri da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ardura dela zientzia alorreko politika eta ikerketa teoriko zein aplikatua sustatzea eta koordinatzea, eta eskumenen marko horren barruan geratzen dira kokatuta honako Hitzarmen honen xedea diren gaiak.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa ezarri duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuko 3. artikuluak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezarri duen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuko 3. artikuluak ezarri dutenarekin bat, bi sail horietako sailburuen eskumena da Gobernuari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26 eta 28. artikuluetan ezarri diren eta euren funtzioen barruan Sailarenak diren jarduketen arloko indarreko legeriaren arabera bidezkoak diren eskumenen betearazpena.
II.– Halaber, Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautespen, Antolakuntza, Araubide eta Jardunbideari buruzko 3/1987 Foru Arauaren 17. artikuluaren 1. idatz-zatiaren 34. puntuan ezarri denarekin bat Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenak dira Konstituzioak, Euskadiko Autonomia Estatutuak, legeek eta foru arauen bidez eskuratzen dituenak eta horien artean oinarrizkoak dira Bizkaiko Lurralde Historikoa sustatzea eta bere interesak administratzea.
III.– Amaitzeko, Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco (aurrera antzean EHU/UPV) erakundeak, Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco-ren Estatutuak onetsi zituen otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuan ezarri denaren arabera, hain zuzen ere 4. artikuluan, dituen helburuen artean daude, besteak beste, jakintza sortu, kritikatu eta zabaltzea eta jakintzaren aurrerabidea eta gizartearen garapena sustatzea, ikerketaren bitartez eta ikerketaren emaitzak gizarteratuz.
ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa.– Azken urte hauetan Makina-erreminta eta Fabrikazio-teknologia arloko enpresa sektoreek adierazi dute berariazko prestakuntza aurreratuaren beharrizana dagoela, ingenieritzaren esparruan.
Bigarrena.– EHU/UPVk, Ingeniaritzako Bilboko Goi Eskola Teknikoak (aurrera antzean IBGET-ETSIB), Makina-Erremintako Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea (AFM), BFAk eta EJk, uste dute guztien interesekoa dela aipatu den eskaera enpresarial horri aurre egitea horrelako teknologiekin zerikusia duten sektore industrialen lehiakortasuna eta garapena erraztuz.
Hirugarrena.– IBGET-ETSIBk, bere sail eta ikerketa eta irakaskuntzako taldeen bitartez, gaitasun zientifiko, tekniko eta irakaskuntzakoak ditu, hau da, interes hori asetzeko erabiltzeko balio dutenak.
Laugarrena.– Aurreko guztiaren ondorioz, makina-erremintaren gela sortu zenetik aurrera, hau da, 2008tik aurrera, Eusko Jaurlaritzak eta BFAk laguntza ekonomikoa eman diote gelari, eta, horri esker, gaur arte irautea lortu da.
Bosgarrena.– Bai Makina-Erremintako sektorean ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek bai Makina-Erremintako Fabrikatzaileen Espainiako Elkartearen (AFM) barruan dagoen Makina-Erremintako Klusterrak, datozen urteetan ekimen hau garatzeko interesa, laguntasuna eta inplikazioa erakutsi dute.
Seigarrena.– Hitzarmena sinatu zuten erakundeek argi dute jarraipena eman behar zaiela Makina-Erremintako Ikasgelaren betebeharrei eta horregatik hitzarmen berria egilestea adostu dute.
Zazpigarrena.– Hori guztia kontuan hartuta BFA, EJ, AFM eta EHU/UPVk ondoko klausula honetan ezarri diren edukien onurak elkarri egilestea ebatzi dute
LANKIDETZA HITZARMEN ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKO-PRESTAKUNTZAKOA
Lehenengoa.– Xedea.
Hitzarmen honen xedea « Makina-erremintan eta Fabrikazio-teknologia Aurreratuan espezializazio ikastaroa » deritzona egiteko lankidetza burutzea da. Halaber, honen xedea da teknologia aeronautikoaren arloko ezagutzaren esparruetan ikerketa zientifikoa eta teknologikoa eta irakaskuntza garatzea. Hori lortzeko egitarauak, proiektuak eta jarduerak egitea bultzatuko da eta, aldi berean, ekoizpenaren sektorearekin teknologiaren elkartrukaketa eta transferentzia bultzatu. Hori guztia honako lankidetza hitzarmen honetan ezarri dena betez burutuko da eta EHU/UPVko estatutuetan eta unibertsitateko gainerako arautegian, BFAren arautegian eta Eusko Jaurlaritzaren arautegian eta gainerako arau juridikoetan ezarri dena zainduta.
Bigarrena.– Makina-Erremintako Ikasgelaren jarduerak, antolakuntza eta usteko plana.
1.– Ezarri den lankidetza, hitzarmen hau sinatzen denean, IBGETren instalazioetan dagoen Makina-Erremintako Ikasgelaren jardueren luzapenean gauzatuko da. Ikasgela honen helburua IBGETko azken ikasturteetako ikasleen artean edo bertan titulua lortu berri dutenen eta EAEko sektoreko enpresetan lanean ari direnen artean fabrikazio-mekanikako ingeniaritzan eta makina-erremintako diseinuan aurreratuenak diren teknikak sustatzea da, hau da, industria eta fabrikazio-teknologien sektoreak eskatzen dituen edukietan prestatzeko.
Ondoko hauen bitartez egingo ditu bere jarduerak:
– Makina-erremintan eta Fabrikazio-mekanikoan espezializazio ikastaro bat urtero. Ikastaroak lau edizio izango ditu eta helburua Makina-Errementako eta Fabrikazio-mekanikoko 80 eta 100 espezialista artean prestatzea da.
– Mintegiak eta prestakuntza jardunaldiak, hala bereziak nola prestakuntza iraunkorreko plan orokorraren barruan.
– Ikerkuntza edo garapen teknologikoko egitarauak eta proiektuak. Horien edukiak kasuan kasu zehaztuko dira.
2.– Ikasgelaren antolakuntzaren egitura eta egitura funtzionalari dagokionez esan behar da Ikasgelak zuzendari bat izango duela, zuzendari tekniko bat, Ikasgelako zuzendariaren menpean egongo dena eta horren aholkulari izango dena, eta irakasle tutore batzuk. Irakasle hauen lana gainikusteko Jarraipen Batzordea egongo da eta batzorde horretako kideak izango dira, hainbana, IBGET-ETSIB, AFM, BFA eta EJ. Antolakuntza horren barruko kideen berariazko funtzioak dokumentu honi hitzarmena sinatuko den unean itsatsiko zaion aparteko beste dokumentu baten zehaztuko dira. Eranskin horren titulua Antolakuntza eta Jardunbideko Oinarriak da.
Antolakuntzako egitura horretan EHU/UPVko sail batzuetako irakasleak egongo dira.
3.– Ingeniaritzako Bilboko Goi Eskola Teknikoak (IBGET-ETSIB) urtero «Jardueren Plana» aurkeztuko du. Planean aldi horretan honako klausula honen lehen idatz-zatian aipatzen diren jardueren betearazpenarekiko burutuko diren lanak zehaztuko dira, eta baita jarduera horiei dagokienez zenbatetsi den kostua ere. Jarduera horiek beti egongo dira hitzarmenaren hirugarren klausulan jaso denari egokituta.
Ikasgelak «Jardueren Urteko Plana» aurkeztuko die, onestearen ondoreetarako, honako hitzarmen honen Jarraipen Batzordearen eskuordeei.
Jardueren Urteko Planean aurreikusi ez den jarduera bat edo gehiago egiteko derrigorrezkoa da Plan Berezia egitea. Plan honek aurrekontu ekonomikoa izango du eta hori ere Jarraipen Batzordeari aurkeztuko zaio onestearen ondoreetarako. Gerta daiteke horrelakoak Ikasgela eratzen duten erakundeek finantzatzea, hitzarmen honen hirugarren klausulan ezarri diren finantzaketarako mugen barruan.
Ingeniaritzako Bilboko Goi Eskola Teknikoak (IBGET) «Jardueren Urteko Planean» ezarri diren jardueren betearazpen arruntean etenen bat eragiten duten inguruabarren berri emango dio Jarraipen Batzordeari.
Hirugarrena.– Finantzaketa.
1.– Makina-Erremintako Ikasgelaren mantenuak ondoko ekarpenak egitea eskatzen du:
A) Ingeniaritzako Bilboko Goi Eskola Teknikoak era egokian gaitu ditu, hala maila teknikoari nola espazioari dagokienez, alderdiek ados jarrita erabakiko duten lokala. Lokal horretan egitarauetan sartzen diren jarduerak garatzeko eta lokala bera aprobetxamendu eta dedikazio erarik optimoenetan egiteko aukerak egongo dira.
B) Bizkaiko Foru Aldundiak Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazioak, erdi bana, • Makina-erremintan eta Fabrikazio-mekanikoan prestakuntza egitaraua estaltzeko zuzkidura ekarriko dute. Horren gehieneko zenbatekoa 450.000,00 euro-koa da eta urteen araberako banakapena hau izango da:
Bizkaiko Foru Aldundia:
– 2014. urtea: 15.000 euro.
– 2015. urtea: 25.000 euro.
– 2016. urtea: 25.000 euro.
– 2017. urtea: 25.000 euro.
– 2018 urtea: 10.000 euro
Eusko Jaurlaritza:
– 2014. urtea: 40.000 euro.
– 2015. urtea: 90.000 euro.
– 2016. urtea: 90.000 euro.
– 2017. urtea: 90.000 euro.
– 2018 urtea: 40.000 euro.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari dagokion ekarpenaren % 50 Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak egingo du eta beste % 50 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak.
2014. urteari dagokion ordainketa hitzarmen hau sinatu ondoren egingo da, eta hurrengo urtekoei dagozkien ordainketak urteko bakoitzaren aurreko ekitaldian egindako gastuak justifikatu ondoren. Ondorio horietarako, emakidaren urte bakoitza amaitu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan, hau da, urte bakoitzeko martxoa amaitu baino lehen, hurrengo agiriak aurkeztu beharko dira:
1) Hitzarmeneko jarduerak bete izana justifikatzen duen jardun memoria bat, egindako jardueren eta eskuratutako emaitzen berri emanez.
2) Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 23ko 34/2010 Foru Dekretuak onetsi zuen Diru-laguntzen Erregelamenduko 59. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, auditoretza egin duen pertsonaren txostena izango duen kontu bidezkotzailea, Kontabilitate eta Kontu Auditoretza Institutuaren menpeko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako kontu auditore batek osatutakoa izango da. Auditoretza horren xede den kontabilitateko informazioa honako hitzarmen hau sinatu duen pertsonak bete beharreko antolamendu juridikoan ezarritako sistemaren arabera egin eta eman beharko da. Kontuen auditoreak jaso beharreko ordainsari osagarriak hitzarmenari egotz dakiokeen gastuaren izaera izango du, osotasunean.
Ordainketa sistema hau mantendu egingo da hitzarmen hau amaitzen den arte.
Edonola ere, aipatutako kopuruak ordaindu egingo dira behin Jarraipen Batzordeak «Jardueren Urteko Plana» onartu eta gero. Hala eta guztiz ere, 2014. urteari dagokion ordainketa egite aldera, Makina-Erremintako Aretoak aipatutako Plana entregatu beharko du Hitzarmena sinatzen den datan, eta hori Jarraipen Batzordeak berretsiko du gerora.
Ikaslegoak kasu bakoitzean ezarriko den matrikula ordainduko du; matrikula horretarako erreferentzia moduan ingeniaritza industrialeko masterreko unibertsitateko irakaskuntza ofizialetan ezarrita dauden prezio publikoak hartuko dira.
Beraien instalazioetan praktikak egiteko Ikasgelako ikasleak hartzen dituzten enpresek 100 € ordainduko dituzte ikasleko eta hileko Ikasgelaren finantzaketarako.
Arestian adierazi den hori guztia gorabehera BFA, AFM, IBGET-ETSIB edo EJk, ados jarri ondoren, egitarauak, proiektu eta jarduerak egiteko finantzaketa eta/edo garapenean alderdikideak izango diren erakundeak onar ditzakete, betiere, hitzarmen honetan ezarri diren arauen aurka egin gabe.
Bizkaiko Foru Aldundiak ordaindu behar dituen zenbatekoak aurrekontuko ondoko partida honen pentzudan egingo dira: 0806 organikoa, 320203 egitaraua, 42300 ekonomikoa eta 2008/0206 proiektua.
Laugarrena.– Ikasgelaren erabilera.
Hitzarmen honetan esku hartzeko modalitateak eta honen barruan sartzen diren eta instalazioak erabili nahi dituzten egitarau, proiektu eta bestelako jarduerak betearazteko beharrezkoa da IBGET-ETSIB, AFM, BFA eta EJko eskuordeek berariazko akordioak burutzea. Akordio horietan helburuak, egiteko baldintzak, baldintza ekonomikoak eta betearazpenaren terminoak zehaztuko dira, eta akordio gauei dagokienez horien xedearen araberako arauak aplikatuko dira.
Bosgarrena.– Kudeaketa organoa.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzari dagokio Eusko Jaurlaritzak honako hitzarmen honi dagokionez egin behar dituen kudeaketa lanak betearaztea.
Seigarrena.– Jarraipen Batzordea.
Ikasgelaren jarduerak gainikusteko Jarraipen Batzordea eratu da. Batzordeko kideak eta funtzioak Antolakuntza eta Jardunbideko Oinarriak izenburua duen eranskinean zehaztu dira.
Honako hitzarmen honen itzalpean sartzen diren lan, egitarau, ikerketa proiektu eta gainerako jardueren definizioek eta betearazpenek ondore horretarako sortu den Jarraipen Batzordea aldiroko gainikuskapena izango dute. Hau horrela da adierazi diren egitarau, proiektu eta gainerako jardueretako alderdi inplikatuek, nork bere eskumenen arloan, euren ustez egokiak izan daitezkeen gainikusketak egitea gorabehera.
Halaber, bigarren klausulan deskribatu diren jarduerak ez direnak eta hitzarmen honen barruan sartuko direnak, bada horiek gainikusteko BFA- IBGET-ETSIB- AFM -EJ Batzorde Mistoa egongo da. Batzorde hori kasuan kasuko jarduera horren helburuen eta hedakuntzaren definizioa egiten den unean eratuko da eta batzordekideak Jarraipen Batzordekoak izango dira.
Zazpigarrena.– Teknologia, metodologia eta patenteen titulartasuna.
Honako hitzarmen honen itzalpean burutuko diren egitarau, ikerketa proiektu eta gainerako jardueren emaitzako teknologiak, metodologiak eta patenteak finantzaketan eta/edo garapenean parte hartu duten alderdien jabetza izango dira, hau da, IBGET-ETSIB, AFM, BFA eta EJrenak. Teknologia eta metodologia hauek merkaturatu egin daitezke eta horrela egiten bada delako merkaturatze horren emaitzako irabazi ekonomikoak esku hartzaile bakoitzari itzuliko zaizkio, parte hartzearen portzentajearen proportzioaren arabera.
Honako hitzarmen honen ildotik eta berari helduta egokia izango den edozein hitzarmen berezik, hain zuzen ere IBGET-ETSIB eta proiektu edo egitarau bateko irakasle edo hori betearazteko arduradunaren artean sinatu behar denak, zazpigarren klausula honen lehen idatz-zatia izan behar du.
IBGET-ETSIBk aipatu diren hitzarmen berezi horien emaitzako lanen erabilera zientifikoa eta irakaskuntzakoa egin dezake, beti ere aldez aurretik horietan parte hartzen dutenek finantzaketa eta/edo garapenean esku hartzea onetsita.
Zortzigarrena.– Bateragarritasuna.
Emango den diru-laguntza bateragarria izango da xede berdinarekin ematen diren beste batzuekin, horiek edozein Administraziotik edo erakunde publiko nahiz pribatutik etorritakoak badira ere.
Emandako laguntzen multzoaren zenbatekoa ez da inolaz ere finantzatutako jardueren kostua baino altuagoa izango. Muga hori gaindituko balitz, emandako diru-laguntza murriztu egingo litzateke soberakinari dagokion kopuru berdinean.
Bederatzigarrena.– Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.
Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatzeak, eta, edozein kasutan, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek emandako laguntza edo diru-laguntzekin edo xede berdinerako eskuratzen den beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin batera agertzeak emandako diru-laguntza aldatzea ekar dezake, betiere, hitzarmen honetan diru-laguntzaren onuradun izateko finkatu diren betebeharrak betetzen jarraitzen badira.
Hamargarrena.– Urradura.
Onuraduna azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilearen VI. tituluan aurreikusitako laguntza eta diru-laguntzen araubide juridikoari atxikita geratzen da, eta baita Foru Administrazioak emandako diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauari atxikita ere.
Hitzarmen honetan ezarritako hizpaketak urratzeak, edo eskuratutako kopuruak emateko izandako xedeak ez diren beste batzuetarako erabiltzeak diru-laguntza galtzea eta eskuratutako kopuruak Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Orokorrari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Diruzaintza Orokorrari itzultzeko betebeharra ekarriko du, diru horri dagozkion korrituekin batera eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten izaki laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan nahiz Foru Administrazioak emandako diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz garatu behar diren gainerako ekintzak garatzearen kaltetan izan gabe.
Alderdiek Hitzarmen hau bertan behera uztea eskatu ahalko dute, idatziz jakinaraziz alderdiei hitzarmena bertan behera utzi nahiko litzatekeen data baino hilabete lehenago.
Hitzarmena behar baino lehen bertan behera utziz gero, likidazioaren fasean sartuko da, benetan egin diren jarduerak ordainduz kasuan kasuko erregularizazio ekonomikoekin.
Hamaikagarrena.– Izaera.
Akordio honen izaera administratiboa da, eta haren edukia interpretatzea Jarraipen Batzordeari egokituko zaio. Interpretazio honetatik eratorritako gaiak, azken batean, administrazioarekiko auzietarako auzitegi eskudunek ezagutu eta ebatziko dituzte.
Hamabigarrena.– Indarraldia.
Hitzarmen hau indarrean jarriko da sinatzen denetik aurrera, eta jarraikako lau urteko iraupena edukiko du, 2018ko abenduaren 31n amaituko delarik.
Edonola ere, hitzarmenaren benetako indarraldirako baldintza izango da aurrekontu zuzkidura egokia eta behar bestekoa egotea kasuan kasuko ekitaldian hitzarmen hau sinatzen duten Erakundeetatik bakoitzean.
Eta agiri honetan bildutako klausuletan jaso diren zehaztapenekiko ados daudela frogatzeko, bost aletan sinatuko dute bertaratu direnek agiri hau, eragin bakarrerako eta goiburuan adierazitako toki eta datan.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
ARANTZA TAPIA OTAEGUI.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Euskal Herriko Unibertsitatea – Universidad del País Vascoko errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ahaldun nagusia,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
Makina-Erremintako Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea presidentea,
ANTXON LÓPEZ USOZ.
ERANSKINA
BFA/EJ/AFM MAKINA-ERREMINTA GELA ANTOLAMENDU ETA FUNTZIO ARLOKO PRINTZIPIOAK BILBOKO INGENIARITZA GOI ESKOLA TEKNIKOA
1.– MAKINA-ERREMINTA GELAREN ZEREGINA.
BFA/EJ/AFM Makina-erreminta Gela, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko goiko mailetako ikasleen artean fabrikazio ingeniaritzaren teknika aurreratuenak zabaltzeko eta teknologiaren berrikuntzan eta garapenean oinarritutako gizarte moderno batek eskatzen dituen eta etorkizunean eskatuko dituen tekniken diseinua eta hobekuntza irakasteko asmoarekin sortu da.
2.– GELAREN ZUZENDARITZA ORGANOAK.
Gelaren antolamendu-egitura honako eskema honen arabera dago eratua:
Antolamenduaren funtzionamendua zuzendu behar duten figura nagusiak gelako Zuzendaritza (Zuzendaria eta Zuzendari teknikoa) eta Irakasle Tutoreak dira.
Horien ardura Gelaren eginkizun orokorretan zehazturiko helburuak betetzea da. Gelako Zuzendaritza, Zuzendariak eta Zuzendari Teknikoak osatuko dute, eta honako hauek izango dira bere oinarrizko eginkizunak:
2.1.– Zuzendaria: Oinarrizko eginkizunak.
– Gelaren eginkizunak eta eginkizun horiei buruz BFA/EJ/AFMkin egindako hitzarmena betetzen direla zaintzea.
– BFA/EJ/AFM Makina-erreminta Gelaren jarduerak planifikatzea.
– Jarraipen Batzordeari aldizka jakinaraztea ikasleen lanen eta Gelako jardueren berri.
– Gelaren eta Eskolako Zuzendaritzaren artean hizketakide gisa aritzea, baita Zuzendaritza eta BFA/EJ/AFMren artean ere.
– Zuzendari Teknikoaren laguntzarekin Gelako jardueren artean momentu bakoitzean indarrean egongo diren proiektuen, lanen eta programaren kartera osatzea.
– BFA/EJ/AFM Gelaren eginkizuna eta irudia zabaltzeko BFA/EJ/AFMk eta Eskolako Zuzendaritzak onuragarritzat jotzen dituzten ekitaldiak programatzea.
– Zuzendariak edo BFA/EJ/AFMk aurrekoen, Gelaren funtzionamenduaren eta ekimen horrek gizarteari begira duen irudiaren onurarako direla irizten dioten beste edozein ere.
2.2.– Zuzendari Teknikoa. Oinarrizko eginkizunak.
– Jardueren planifikazioari dagokionez Gelako Zuzendariari aholkua ematea eta berarekin elkarlanean aritzea.
– Indarrean egon behar duten proiektuen eta lanen karteraren osaerari dagokionez Zuzendariari aholkua eskaintzea.
– BFA/EJ/AFMk Gelaren eskura jarritako instalazio teknikoak behar bezala funtzionatzen duela zaintzea.
– Gelari atxikitako Irakasle Tutoreen tutoretza-jarduerak zuzentzea eta koordinatzea.
– Irakasle Tutoreen artean lan eta proiektu berriak banatzeko aukerari buruz Zuzendariari aholkua ematea.
– Aurrekoen mesederako eta Gelaren funtzionamendu tekniko egokirako beharrezkoa den beste edozein funtzio.
3.– IRAKASLE TUTOREAK.
Irakasle Tutorearen figura, Gelaren funtsezko muina diren ikasleen eta Gelako Zuzendaritzaren arteko lotura-puntu gisa hartzen da. Irakasle Tutoreak irakasteaz eta proiektuen tutoretzaz arduratuko dira.
Euren funtzioen artean Gelan egin beharreko lanaren ildo zehatzei buruz Zuzendaritzari aholkua ematea, hau da, garatu beharreko gai espezifikoak proposatzea eta gelako jardueren planifikazioan laguntzea dago.
4.– AHOLKULARITZA TEKNIKOA.
Proiektu baten garapen egokiarentzat beharrezkotzat jotzen den guztietan, Zuzendaritzak, Lankidetza Hitzarmenean finkatutako eta 5. klausulan definitutako Gelako Jarraipen Batzordeari eskatu ahal izango dio aholkularitza teknikoa kontratatzeko baimena. Baimena lortu ondoren eginkizun hori kontratatzeaz eta gainbegiratzeaz arduratuko da.
Aholkularitza funtzio hori, kasu bakoitzeko beharren arabera, pertsona bakar batek edo talde batek garatu ahal izango du.
5.– JARRAIPEN BATZORDEA.
Gelan garatzen diren eta Lankidetza Hitzarmenak babesten dituen jarduerak gainbegiratzeaz eta onartzeaz arduratzen da.
Era berean, Irakasle Tutoreak izendatzeaz eta berritzeaz arduratuko da, baita ikasleak proiektuei esleitzeaz ere. Horretarako, proiektuan bildutako pertsonei edo erakundeei buruz behar adinako informazioa bildu ahal izango du.
8 kidek osatuko dute Batzordea, 2 Hitzarmenaren alderdi sinatzaile bakoitzeko eta honako hau izango da bere lehenengo osaera:
BFAren aldetik:
1. ordezkaria:
2. ordezkaria:
EJren aldetik:
3. ordezkaria:
4. ordezkaria:
AFMren aldetik:
5. ordezkaria:
6. ordezkaria:
ETSIBren aldetik:
ETSIBren Zuzendaria edo hark izendatutakoa.
Gelako Zuzendaria.
Batzordearen osaera hori isilbidez urte akademikoen arabera luzatuko da eta alderdi guztiek eskatuta soilik aldatu ahal izango da. Horretarako, Hitzarmenaren beste alderdiei idatziz jakinarazi beharko zaie, hurrengo urte akademikoa hasi baino gutxienez hilabete lehenago.
Gutxienez hiruhilean behin bilduko da eta beste egoera batzuek hala eskatzen badute gehiagotan. Gelako Zuzendaria arituko da Akten Idazkari gisa eta berak idatziko ditu lortutako akordioen, funtsen esleipenaren eta Gelako proiektuen eta jardueren jarraipenaren aktak.
6.– DOKUMENTU HONEN INDARRALDIA.
Dokumentu hau BFAk, EJk, AFMk eta UPV/EHUk sinatutako Zientzia, Teknologia eta Hezkuntza arloko Lankidetza Hitzarmenaren eranskina da; sinatzen duten egunean jarriko da indarrean, eta ondorioak Hitzarmena iraungitzen den egunean amaituko dira. Bilbon sinatua, hiru aletan, hiru testuen fede emanez.