Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2015eko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
510

AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 21ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinen bidez iragartzen baita Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzan «proiektuen arduraduna» lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa (kodea: 511288, dotazioa: 1).

Sail honetako Justizia Administrazioko Zuzendaritzan hutsik dago «proiektuen arduraduna» lanpostua (kodea: 511288, dotazioa: 1). Beraz, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean xedatutakoaren arabera eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman eta gero, sail honek erabaki du iragartzea lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eranskinean daude lanpostuaren inguruko xehetasunak. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, betiere eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Halaber, aipatutako baldintza berdinetan, honakoek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan daudenek izan ezik:

Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek, egoera horrek dirauen bitartean.

Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen, eszedentzian egon beharreko denbora bete ez dutenak.

3.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik bete beharko dira eskatutako baldintzak. Esleitutako lanpostuak hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak, eta, horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun betetzen duten destinoa adieraziko dituzte.

2.– Eskabide-idazkiarekin batera, hautagaiek curriculum vitae-a aurkeztuko dute, eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:

a) Titulu akademikoak.

b) Betetako lanpostuak, bai administrazioan bai enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiek egoki iritzitako gainerako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Dena den, horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren agindu bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epean hartu beharko du lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 21a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: proiektuen arduraduna

– Kodea: 511288

– Dotazioa: 1

– Kidegoa: A

– Lanpostu-mailako osagarria: 28

– Berariazko osagarria: I-A

– Hizkuntza-eskakizuna: 4

– Derrigortasun-data: ---

– Tokia: Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Herri Administrazio eta Justizia Saila

– Herria: Vitoria-Gasteiz

Lanpostua betetzeko baldintzak:

– A taldeko kidego/aukera/eskalakoa izatea (APE)

– 4 urteko esperientzia A taldeko kidego/aukera/eskalari (APE) dagozkion zereginak egiten, zeini atxikita baitago lanpostua.


Azterketa dokumentala