22. zk., 2015eko otsailaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
509
AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 21ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Alicia Olazabal Barrios andrea Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzako Proiektuen arduradunaren kargutik kentzeko dena (kodea: 511288; dotazioa: 1).
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Alicia Olazabal Barrios andrea proiektuen arduradunaren kargutik kentzea (kodea: 511288; dotazioa: 1) Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzan, berak hala eskatuta.
Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2015eko martxoaren 2tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 21a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.