247. zk., 2014ko abenduaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (176 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5509
IRAGARKIA, enpresari zehapen-espediente baten ebazpena jakinarazteko, Uraren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua ustez hausteagatik.
Erabaki horren jakinarazpen pertsonala Promociones y Chalets Barrika, S.L. enpresari helarazten saiatu eta huts egin ondoren, argitaratzen da iragarki hau, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 19 artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkezteko.
Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan:
Uraren Euskal Agentzia
Orio kalea 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz
Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpen gisa balio dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 15a.
Izapidegilea,
ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.