Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

TRASCORRAL KOOP. E. TXIKIA
5344

IRAGARKIA, Trascorral Sociedad Cooperativa Pequeña desegiteari eta kitapena egiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroari buruzko 29/2005 Dekretuaren 62.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, hau jakinarazten da:

Jasota geratzen da ezen, «Trascorral Sociedad Cooperativa Pequeña» kooperatibaren ezohiko batzar nagusian, aurtengo urriaren 30ean, kooperatiba desegitea eta kitapena egitea erabaki zutela. Halaber, kitatzaileak izendatu zituzten, eta kitapenaren azken balantzea eta kooperatiba-sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartu zituzten.

Erabaki horiei buruzko agiriak kooperatiba-sozietatearen helbidean daude, interesdunen eskura.

Karrantza (Bizkaia), 2014ko abenduaren 4a.

Administratzaile bakarra,

FRANCISO LUIS GARCIA HERNANDEZ.


Azterketa dokumentala