238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
AEROTXURI MECANIZADOS AERONÁUTICOS, KOOP. E.
5343
IRAGARKIA, Aerotxuri Mecanizados Aeronáuticos, S.Coop. erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzeari buruzkoa.
Elgoibarren (Olaspe 14), 2014ko urriaren 31n, Aerotxuri Mecanizados Aeronáuticos, S.Coop. sozietatearen Bazkideen Batzar Nagusiak beherago zehazten den erabaki hartu zuen, Euskadiko Kooperatiben Legearen 85. artikuluko 1.c idatzi-zatian ezarritakoarekin bat etorriaz:
Erabakia: Aerotxuri Mecanizados Aeronáuticos, S.Coop. erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea, eta aurrerantzean Aerotxuri, S. L. izena izango du.
Euskadiko Kooperatiben Legearen 85.1.a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak homologatu ostean hartu da erabaki hori.
Elgoibar (Gipuzkoa), 2014ko abenduaren 1a.
ARTEZKARITZA-KONTSEILUA.
Lehendakaria,
RAMON BLANCO PEREZ.
Idazkaria,
M.ª CARMEN IGLESIAS GONZALEZ.