238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
ALOKABIDE SA
5342
IRAGARKIA, Alokabide, S.A. sozietaterako gizarte-langileen lan-poltsa bat osatzeko hautaketa deialdiari buruzkoa.
Eskaerak aurkezteko epea:
15 egun natural iragarki hau «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Eskabideak Hautaketa eta Prestakuntza webgunearen bidez aurkeztuko dira (www.seleccionformacion.com/ofertas/) prozesuaren oinarrietan zehaztu bezala.
Egiaztatu beharreko betekizunak:
– Titulazioa: Eskatzen den titulazioa Gizarte Laneko edo Gizarte Hezkuntzako diplomatura edo titulu baliokidea edo goragokoa da.
– B1 gidabaimena.
– B2 euskara maila.
– Gutxienez 2 urteko esperientzia eskainitakoaren antzerako lanpostuetan.
Argudiatutako baldintza eta merezimenduen betetzeari buruzko dokumentazioa aurkeztea:
Baldintzen eta merezimenduen betetzeari buruzko dokumentazioa posta elektroniko bidez bidali beharko da ondorengo helbidera: sfernandez@seleccionformacion.com
Hautaketa prozedura:
Sistema: oposaketa – lehiaketa.
Informazio osagarria:
– Alokabide S.A.ren web orria (http://www.alokabide.euskadi.net/lan-poltsa/).
– Hautaketa eta prestakuntzaren web orria (https://www.seleccionformacion.com/ofertas/).
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 5a.
A.
Zuzendari nagusia,
IRUNE BERASALUZE LAZKANO.