Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5341

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren urria 31eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Haitznegar Landetxea izeneko establezimenduari Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan baja ematea erabakitzen da.

Ezinezkoa izan denez María Angeles Mendiguren Mendibil-i jakinarazpena egitea horretarako emandako helbidean, Aspitxueta, 32 Murga (Aiara), iragarki hau argitaratzen da.

Erabakiaren laburpena:

Behin-behineko baja 9 hilabeteko epea amaitu eta interesatuak, jarduera hastea ez duenez eskatu, Haitznegar Landetxea izeneko establezimenduaren behin-betiko baja egingo da. Hori dela eta,

Haitznegar Landetxea establezimenduari baja ematea Enpresa eta Establezimendu Turistikoen Erregistroan, 2014ko urriaren 31an.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Zerbizu Orokorretako zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (Lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz 2014ko urriaren 31.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala