Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
5340

IRAGARKIA, Osasun Sailak Vitoria-Gasteizen -Olagibel kalea 38 eta Santiago hiribidea 11- dituen eraikinen garbiketa-zerbitzua helburu duen administrazio-kontratua esleitu gabe utzi dela argitara emateko dena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 12/2015-S.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Osasun Sailak Vitoria-Gasteizen -Olagibel kalea 38 eta Santiago hiribidea 11- dituen eraikinen garbiketa-zerbitzua.

c) Loteak: ez dago.

d) Esleipenaren iragarkia noiz eman zen argitara: 2014ko azaroaren 7ko EHAA, 213. zk.

3.- Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko irizpideak: eskaintzak baloratzeko irizpideak hainbat dira.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 94.584 euro (BEZik gabe) BEZaren zenbatekoa 19.862,64 euro. Guztira (BEZa barne) 114.446,64 euro.

5.- Esleitu gabe uzten dela erabakitzea: 2014ko abenduaren 1a.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 3a.

Kontratazio mahaiaren lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala