238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5335
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 80/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (80/2014).
Demandatzailea: Sophie Bouloko Dias.
Abokatua: Peña Achurra Manuel Angel.
Prokuradorea: Idoia Gandiaga Bergareche.
Demandatua: Martin Senghor.
Gaia: MHC.
Judizio horretan, epaia eman da 2014-07-11n. Hona hemen epaitza:
Zati batean baiesten da Sophie Bouloko Dias andreak Martín Senghor jaunaren aurka aurkeztu duen demanda.
Bidezkoa da honako neurri hauek hartzea:
1.– Bi gurasoek izango dute guraso-ahala, lehenengo oinarri juridikoaren arabera.
2.– Zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio, eta ez da beharrezkoa inolako erabakirik hartzea etxebizitzari buruz.
3.– Bisita-erregimena laugarren oinarri juridikoaren araberakoa da.
4.– Seme-alaba adingabe bakoitzaren aldeko mantenu-pentsioa hilean 150 eurokoa izango dela ezarri da, bosgarren oinarri juridikoan zehaztutako ezohiko gastuen erregimenarekin. Zenbateko hori KPIaren arabera eguneratuko da. Kopuru hori amak adierazitako kontuan edo libretan sartu beharko da, edo ordainagiri edo ordainketa-frogagiri bidez, hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunetan.
Ez da bidezkoa prozesuan eragindako kostuen gaineko deklaraziorik egitea.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ....................... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Martin Senghor demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Durango (Bizkaia), 2014ko azaroaren 19a.
IDAZKARI JUDIZIALA.