Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5334

EDIKTUA, 1496/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1496/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Josefa Gil Rodriguez.

Abokatua: Ignacio Doncel Iriarte.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Demandatua: Jose Picado Rodriguez eta Ricardo Larreina Debran.

Gaia: ezkontza-deuseztasuna.

Judizio horren gainean 232/2014 epaia eman zen, 2014-11-8an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Partez baiesten dut Maria Josefa Gil Rodriguez andrearen ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda, Jose Picado Rodriguez eta Ricardo Larreina Debran-en aurkakoa:

1.– Deklaratzen dut auzi-jartzaileak Bilboko Trauko zeharkaleko 8 zenbakian duen etxebizitzaren gaineko hipoteka-bermea deuseza dela. Izan ere, jabeak ez zion oniritzirik eman, eta, hortaz, Picado jaunak legezko ordezkaritzarik gabe gauzatu zuen hipoteka, eta, gainera, horretarako erabili zuen notario-ahalordea isibildez baliogabetua zegoen. Jose Picado Rodríguez-ek eman zuen berme hori 2008ko urtarrilaren 16an, eskritura publiko bidez, Josefa Gil-en izenean eta Ricardo Larreina-ren alde.

2.– Agindua ematen dut hipoteka-berme horren inskripzioa ezeztatzeko Bilboko 6 zenbakiko Jabetza Erregistroan, eta dagokion agindua igortzen dut horretarako.

3.– Ez dut deklaratzen hipoteka exekutatzeko 115/08 prozedura ezdeusa denik. Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian bideratu da hipoteka exekutatzeko prozedura hori –hipoteka hori da, hain zuzen ere, ebazpen honen bidez ezdeusa deklaratu dena–. Nolanahi ere, horrek ez du esan nahi deklarazio hori eskatu ezin daitekeenik epaitegi horretan bertan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa egiteko alegazioak zein diren, apelatzen den ebazpena zein den eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 458.2 artikulua). Errekurtsoa aurkezteko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (4706 0000 00 1496 13) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Picado Rodriguez demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko azaroaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala