Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 2014ko abenduaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5333

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruz bideratutako 468/2014 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

468/2014 apelazio-errekurtsoa, familia.

Errekurtso-egilea: María Sabina López Fúnez.

Abokatua: Juan Jose Perez Sanchez.

Prokuradorea: Jaime Corral Basterra.

Alderdi errekurritua: Fiskaltza eta Mario Manuel Silvestre Menino.

Auzigaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-11-05ean. Hona hemen epaitza:

«EPAITZA

Neurriak aldatzeko 30/13 zk.ko autoetan, Barakaldoko Lehen auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiak 2014-01-14an emandako Epaiaren aurka, Jaime Corral Basterra prokuradoreak ordezkatzen zuelarik, María Sabina López Fúnez andreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa partez baietsi egiten dut, eta epai hura baliogabetu egiten dut honako zentzu honetan: XXXXX adingabekoaren guraso-ahala bailatzea esklusiboki Sabina López Fúnez amari esleitzeak andre horri baimena dakarkio: batetik, nazionalitate espainiarra lortzeko izapideak esklusiboki egiteko, eta, orobat, NAN, pasaportea edo adingabekoak behar duen beste edozein agiri lortzekoak egiteko; eta, bestetik, osasunaren eta hezkuntzaren arloetako neurriak esklusiboki hartzeko, eta, halaber, adingabekoarentzat onuragarri den beste edozein hartzeko. Gora jotze honetan sortutako kostu prozesalen gaineko erabakirik ez da hartzen».

Mario Manuel Silvestre Menino demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko azaroaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala